Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Osasun sailak eta Osakidetzak Osasun arloko profesionalek genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida argitaratu dute. Gida honen helburua, osasun arloko profesionalak genero-indarkeria kasuen eta eraso sexualen kasuen atzemate goiztiarrean inplikatzea da. Horrez gain, genero indarkeria bizi duten emakumeei (eta hauen seme-alabei) arreta integratua eskaini ahal izateko eskuhartze-profesionaleko irizpide eta baliabideak beren eskura jartzen ditu gidak; emakumeek egoera horri aurre egin ahal izateko.

Emakumeen kontrako indarkeria, osasun publikoko arazo bat

Emakumeen kontrako indarkeria, mundu mailan, osasun publikoko arazo larri eta garrantzitsuenetako bat dela oinarri hartuta, gida honek Osasun sailaren konpromisoa gauzatzen du: Euskadiko Osasun Sistemak indarkeria mota honi aurre egiteko duen konpromisoa, indarkeria mota hau adineko emakumeen kontrakoa zein adin txikikoen kontrakoa denean.

Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gidak (2019)  osasun arloko pertsonal guztiarentzako jarraibideak eskaintzen ditu, denak ere prebentzioa, atzemate goiztiarra eta eskuhartzearekin lotutakoak. Jarraibide hauek testuinguru asistentzial ezberdinetara moldatzen dira: etxeko arreta, lehen mailako arreta, larrialdiak, ospitalizazioa edo osasun mentala.

Gidak osasun arloko profesionalak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eta beren seme-alaben arreta-prozesu horretan,  bere burua babesteko zenbait estrategia ere azaltzen ditu.

Gainera, Gidan osasun sistemaren hiru eskuhartze maila ageri dira:

  • Lehen mailako prebentzioa, Osasun arloko pertsonalak, zaurgarritasun bereziko egoeren identifikazioan rol aktibo bat izatea helburu duena; non berdintasuna autonomiaren sustapena, ahalduntzea eta emakumeen duintasuna bilatzen eta lantzen 
  • Bigarren mailako prebentzioa. Kasuen bilaketa aktibo baten bitartez atzemate goiztiarra du helburu, bereziki neurgarriak diren taldeei (aldaketa garrantzitsuak bizi dituzten emakumeak- haurdunaldi, erditze eta puerperio prozesua, banantze prozesua, jubilazioa, edo dependentziarekin aniztasun funtzionalarekin, migrazioarekin, lan egoera zailekin edo langabeziarekin, isolamendu sozialarekin eta mendekotasun ekonomikoarekin lotutako egoerak) arreta berezia eskainiz.
  • Hirugarren mailako prebentzioa. Kasua hatzeman ostean, osasun arloko pertsonalari ematen zaizkion jarraibideak biltzen ditu. Osasun arloko profesionalei gida egituratu eta homogeneo bat eskaintzen dien protokolo bat definitzen da; indarkeriaren ondorioak txikiagotuko dituen arreta egokia bermatzeko.

Elementu berriak: Osasun arloko profesionalen eskuhartzearen alderdi etikoak

Gida hau, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarekin lotutako  balore moralen eta oinarri etikoen inguruan mintzo da, lehenengoz. Gidak, lesio-partea epaitegira bidaltzearen edo ez bidaltzearen erabakiak osasun arloko profesionalengan pizten dituen balio eta elementu etikoei arreta berezia eskaintzen die.

Osasun aroko profesionalen rolaren garrantzia
Osasun sistemak eta hau osatzen duten profesionalek rol garrantzitsua dute genero indarkeriaren prebentziorako mekanismoak ezartzerakoan, atzemate goiztiarrean eta honen aurreko jarrera edo jokabideetan; askotan, emakume hauek edo beren seme eta alabek Osasun zentroetan edo erietxeetako larrialdi zerbitzuetan jasotzen baitute lehen arreta.

Bi formatutan editatua

Gida osoak ( formatu digitala) aipatutako edukiez gain, egoera konkretuen aurrean jarraitu beharreko jokabideak azaltzen ditu, indarkeriaren zikloa, datu epidemiologikoak, seme-alabak dauden kasuen abordaia, edo baliabide soziosanitarioekin koordinatzeko mekanismoak ere biltzen ditu.

Paperean argitaratu den gida azkarrak aldiz, (36 orrialde) aurrera eraman beharreko jokaerari era azkar eta bizkorrean erantzuten dio, horretarako algoritmoak eta erabaki-zuhaitzak erabiliz. Horrez gain, genero-indarkeria gertakariak   informazio sistemetan kodifikatu eta erregistratzeko jarraibideak ere eskaintzen ditu gidak, lesio-parte bat noiz egin behar den jakiteko gomendioak, eta horretarako kontuan hartu beharrekoak, indarkeriaren arretan egin behar ez direnak (not to do), etab.

Nahi izanez gero, informazio gehiago topatuko duzu Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida (2019) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentuan edota Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida  azkarra(2019) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentuan.