Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin du

2019.eko irailak 12

  • Deialdia honako hizkuntza-bikotetarako da: euskara-gaztelania/gaztelania-euskara, euskara-ingelesa/ ingelesa-euskara eta, hirugarrenik, euskara-frantsesa/frantsesa-euskara.

 

Gasteiz, 2019/09/12       

Eusko Jaurlaritzak zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egin du, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jaso denez. Jaurlaritzaren ardura izanik zinpeko itzultzaile eta interprete gisa lan egin ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, deialdi honen bitartez aukera ematen zaie interesatuei habilitazioa lortzeko. Deialdia honako hiru habilitazioetarako da: euskara-gaztelania/gaztelania-euskara, euskara-ingelesa/ ingelesa-euskara eta, hirugarrenik, euskara-frantsesa/frantsesa-euskara.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duten 3 ebazpen argitaratu dira, bat hizkuntza bakoitzerako. Itzultzaile lanetarako habilitazioa lortu ahal izateko honako proba hauek gainditu behar dira:

1.- Zuzenbidea: Erantzun anitzeko 50 galderak osatutako test moduko azterketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazioko goi-mailako kidegoari dagokiona.

2.- Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C2 mailari dagokiona.

3.- Itzulpena:

  1. a) Beste hizkuntzetatik euskarara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.
  2. b) Euskaratik beste hizkuntzetara: ordu eta erdiz bi orrialdeko testu administratibo, juridiko edo ekonomiko bat itzultzea, hiztegiak erabilita.

Zinpeko interprete lanetarako habilitazioaren kasuan, berriz, aurreko hiru probak gainditzeaz gain, interpretazioarena ere gainditu beharko da.

4.- Interpretazioa: gehienez ere hamabost minutuko mintzaldi bi interpretatzea, beste hizkuntzetatik euskarara eta euskaratik beste hizkuntzetara. Aldibereko proba hau interpretazio-kabinan egingo da eta grabatu egingo da.

Probetan parte hartzeko gutxienez diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitekto teknikoa, gradua edo baliokidea den beste tituluren bat izan behar da. Eskabideak irailaren 13tik 26ra bitartean aurkez daitezke. Zenbait entitate pribatuk habilitazio hau eskatzen dute zinpeko itzulpenak egin ahal izateko.

Izena emateko, esteka honetan.