Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eusko Jaurlaritzak 75.000 euroko dirulaguntza onartu du UEMArentzat, euskaldun dentsitate handia duten udalerrietan euskara indartzeko (Gobernu Bilera 2019-09-10)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 10

  • Euskara zerbitzuak eskainiko dira horrelakorik ez duten udalerrietan, gazteen hizkuntza aktibazioa sustatuko da eta familia transmisioa bultzatuko da, besteak beste

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 75.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du, bere gaurko saioan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat (UEMA). Laguntzaren helburua da 2019. urtean arnasguneen eta testuinguru funtzionalen indartzeari eta ahalduntzeari begirako hainbat ekimen bultzatzea. Proiektu horien bitartez euskara zerbitzuak eskainiko dira horrelakorik ez duten udalerrietan, gazteen hizkuntza aktibazioa sustatuko da eta familia transmisioa bultzatuko da, besteak beste.

Proiektu zehatzak bultzatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren eta UEMAren arteko hitzarmenari esker elkarlana areagotuko da UEMArekin, euskaldunen dentsitate handiagoa duten udalerrietan euskarazko zerbitzuak bultzatuz. Mankomunitateak honako proiektu hauek sustatuko ditu dirulaguntzaren bitartez:

  1. Udalerri euskaldunak babesteko prebentzio neurriak hartzen jarraitzea, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) aplikatu beharraz sentsibilizatuz eta ELE aplikatzeko udaletan lana egiten jarraituz.
  • Udalerriko plan eta proiektu esanguratsuenetan ELE aplikatzea
  • ELE metodologia zabaltzeko prestakuntza saioetan parte hartzea
  • ELEa egiteko lanabesa diseinatzeko proiektuan parte hartzea
  1. Udalerri txikienen kezka sozioekonomikoak detektatu eta esperientzia ezberdinak elkartrukatzea bultzatuko da.
  2. Euskara Zerbitzurik ez duten udalei hizkuntza normalizazioan eragiteko zerbitzua eskainiko da.
  3. Arnasguneetan prebentziotik garapenera ekimena sustatuko da.
  4. Gazteen hizkuntza aktibaziorako proiektua.
  5. Familia transmisio sustatzeko egitasmoa.