Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Orkestrak 50 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu 2019-2020 denboraldian

Argitalpen-data: 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Euskadiko Orkestraren aurtengo denboraldiaren aurkezpenean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/2020 Abonu Denboraldia irailaren 27an hasiko da Gasteizen eta hiri berean amaituko da 2020ko ekainaren 4an. Orkestrak hamarna kontzertu eskainiko ditu bere egoitzetako bakoitzean, Bilbo, Donostia (saio bikoitza), Gasteiz eta Iruñean, alegia. Guztira berrogeita hamar kontzertu baino gehiago emango ditu Abonu Denboraldiaren baitan.

Informazio guztia esteka honetan.