Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuaren parte hartzeko prozesua abiatu da
Argitalpen-data:
Enpresek, udalek, administrazio publikoek eta herritarrek Euskadiko Klima Aldaketaren Lege Aurreproiektuaren edukiei buruz eztabaidatu ahal izango dute datorren ostegunetik, uztailaren 4a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Legea onartu aurretik zabaldutako parte-hartze publikoko prozesuaren barruan antolatutako jardunaldietan.
Euskal gizarteak aurreproiektuari egiten dizkion ekarpenak biltzeko, honako eztabaida-foro hauek egingo dira: Bilbon, uztailaren 4an, enpresei bakarrik zuzenduta; Donostian, uztailaren 10ean, udal eta toki-erakundeentzat; Gasteizen, uztailaren 11n, foru-aldundiei eta Eusko jaurlaritzako erakunde publikoei irekitako jardunaldia; eta Eibarren, uztailaren 15ean, herritarrek eta ezagutzaren zein sektore sozialaren eragileek izango dute parte hartzeko aukera.
Euskadiko Klima Aldaketaren Legeak honako helburu hauek ahalbidetuko ditu, besteak beste:
- Berotegi-efektuko gasen isuriak gutxitzeko helburuak eta hartu beharreko arintze-neurriak ezartzea, eta karbono dioxidoren hustubideen ahalmena areagotzea.
- Energiaren efizientziaren helburuak jartzea eta eredu energetiko jasangarri bateranzko trantsizioa bultzatzen duten energia berriztagarriak pixkanaka ezartzea.
- Estrategia sektorialetako eta dagozkien ekintza-planetako arintzeko eta egokitzeko helburuak ezartzea.
- Euskadin klima-aldaketara egokitzeko lanean aurrera egitea, arriskua kudeatzea zein erresilientzia hobetzea oinarri hartuta, eta sektoreen eta lurraldearen plangintzan egokitzapena txertatuz.
- Eragileen ekintza itunduaren eraginkortasuna bermatzen duen gobernamendu-esparrua zehaztea.
- Eragindako politika publiko nagusietan eta gizarte osoaren jardueretan klima-aldaketaren aurkako borroka gehitzeko arau-esparrua zehaztea.
- Klima-aldaketari, agertokiei eta eraginei buruzko kalitatezko informazioa ematen duten mekanismoak eta tresnak ezartzea.
Eztabaida-foro horietako batzuetan parte hartu ahal izateko, mezu elektronikoa bidali behar da Leydecambioclimatico@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona zein parte hartu nahi den saioa eta haren eguna adierazita.
EZTABAIDA-FOROA | DATA | TOKIA | ORDUTEGIA |
Enpresa | Uztailak 4 | Bilba Bizkaia Aretoa (UPV/EHU) Oteiza aretoa
| 10:00-12:30 |
Udalak | Uztailak 10 | Donostia Eusko Jaurlaritza (Andia kalea 13) A1 aretoa | 09:30-13:00 |
Administrazioak EAE | Uztailak 11 | Gazteiz Eusko Jaurlaritza (Donostia kalea 1) 5 aretoa | 11:30-14:00 |
Biztanle eta Ezaguera | Uztailak 15 | EIBAR GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA UPV-EHU Otaola Etorbidea 29 | 10:00-12:30 |