Ekonomia eta Ogasun Saila

EGEFek kofinantzatutako FLOW eta HARSH proiektuak Marine Energy Week kongresuaren IV. edizioan aurkeztuak izan dira

Argitalpen-data: 

EGEFen EAEko 2014-2020 Programa Eragileak kofinantzatutako Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren bidez finantzatutako 2 proiektu (FLOW eta HARSH) aurkeztuak izan dira Marine Energy Week-en IV. edizioan, Word Maritime Week-en esparruan, BECen otsailaren 12tik 14ra egin zen Europa hegoaldeko itsas-energiei buruzko saiorik handienean.

FLOW, haize-sorgailu flotatzailea made in Euskadi

Hogei bat euskal enpresek parte hartzen dute FLOW proiektua garatzeko partzuergoan. Bere helburu nagusia haize-sorgailu flotatzaile bat garatzea eta berau esperimentalki baliozkotzea da. Epe ertainera, kostu-murrizketen etorkizun bat planteatzen dute; offshore flotatzaile eolikoak energia sortzeko beste iturri berriztagarriekin lehiatzea ahabidetuko dion LcoE (Levericed Cost of Energy) lor dezan. Dispositiboa martxan jartzeko eta eraikitzeko baliabide eta elementu ia guztiak Euskadin garatu, eraiki, instalatu eta entseatu daitezke.

HARSH LAB, errendimendu osoan dabilen Europako lehen laborategi flotatzailea

Tecnaliak, euskal ikerketarako eta tekonologia garapenerako zentroak, martxan jarri du Bermeon benetako offshore itsas-inguruneko entseguetarako Europako lehen laborategi flotatzailea. 5 metroko diametroa eta 10 tonako pisua duen azpiegitura honek 765 material-lagin eta osagai har ditzake hiru gunetan (atmosferikoa, zipriztinetakoa eta murgiltzekoa). Plataforma flotatzailea BIMEP - Biscay Marine Energy Platform-en ainguratuta dago; Bizkaiko golkoan, Armintzatik (Bizkaia) 1.700 metrora dagoen 5,3km2-ko azalera duen esperimentazio-eremuan.

 

Europar finantzaketa duten beste proiektu batzuk

Era berean, “proyectos de desarrollo tecnológico en colaboración" saioan, ikerketa eta berrikuntza proiektuak finantzatzen dituen Horizonte 2020 programak kofinantzatutako euskal zigilua duten beste bi proiektu aurkeztu dira: ROMEO eta OPERA proiektuak, berrikuntzak eta teknologia berriak erabilita, itsas parke eolikoetan eta olatuen energia atzitzeko dispositiboetan, berriztagarriak bultzatzeko eta beren eraginkortasuna ahalik handiena izateko mantenu eta operazio kostuak gutxitzea helburu dutenak.