Segurtasun Saila

Aveq-Kimikak, Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, Segurtasun Sailaren kolaborazioarekin, larrialdi kimikoen sirenen sarea aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu datorren azaroaren 25an, 26an, 27an eta 28an Bizkaian, Araban, eta Gipuzkoan.

Argitalpen-data: 

Aveq-Kimikak, Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren Kolaborazioarekin, datorren azaroaren 25an, 26an, 27an eta 28an, larrialdi kimikoen sirenen sarea aktibatzeko lau ariketa egingo ditu. Ariketa hauek Muskiz, Hernani, Santurtzi eta Lantarongo udalerriak hartuko dituzte eraginpean.

Ekimen hauen helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea, hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrien prebentzioa erregulatzen du.

SIMULAZIOEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

Data

Tokia

Enpresa

Gunea

Ordua

 

2019/11/25

Muskiz

Petronor

Muskiz

Abanto - Zierbena

Zierbena

12:00

2019/11/26

Hernani

Electroquímica Hernani

Hernani

12:00

2019/11/27

Lantaron

Dekitra

General Química

Hexion Lantaron

Lantaron

 

12:00

2019/11/28

Santurtzi

Zierbena

Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

Santurtzi

Getxo

Portugalete

Zierbena

12:00

 

Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea; era horretan, eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten.

Sirenak ezartzeko prozesua 2004an Lantaronen hasi zen eta 2005ean Muskizen eta Abanto eta Zierbenan jarraitu zuen. Pixkanakako hedapen horren hirugarren fasea 2006an Hernanin burutu zen eta sirenak instalatu ziren azken tokia Bilboko Portuaren eremua izan zen, zehazki 2009an. 

Sirenen aktibazio simulatuaz gain, Aveq-Kimikak eta Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak komunikazio-kanpaina bat martxan jarri dute industria kimikoetatik gertu dauden biztanledun guneetan. Ekintza horien bidez lortu nahi da biztanleek industria-jarduera hori eta eragin ditzakeen arriskuak ezagutzea eta, bereziki, istripu bat gertatuz gero nola jokatu jakitea.

AVEQ-KIMIKA, Enpresa Kimikoen Euskal Elkartea, Euskal Industriak sortutako elkartea da. Horren helburua da, araudia zorrotz betetzeaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren kudeaketa zein jardueren eta instalazioen segurtasuna etengabe hobetzen joatea. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.

 

Argibide gehiago dokumentu honetan Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Plana http://www.seguridadkimika.eus/eus/ eta LAMZ-ko web gunean http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/112-larrialdiak/ daude.

 

Hots-seinaleen deskribapena

  • Alertaren hasiera: uhin-soinu eta isilaldi hauetaz osatutako sekuentzia hau entzungo da

  • Alertaren amaiera: 30 segundoz soinu laua eta jarraitua entzungo da

 

Biztanleentzako jarraibideak larrialdi kimikoa dagoenean

AVEQ-KIMIKA-k eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako informazio-kanpainak biztanleei argibideak ematen dizkie larrialdi kimikoa gertatuz gero hartu beharreko autobabes-neurriei buruz. Hori horrela, alertari hasiera emateko sirena entzutean, herritarrak KONFINATUTA geratuko dira eta oinarrizko aholku batzuk kontuan izango dituzte:

  • Itxi ateak eta leihoak (jaitsi pertsianak ahal bada) eta urrundu haietatik
  • Entzun irratiak eta telebista, horien bidez agintarien jarraibideak eta gomendioak emango baitira
  • Ez erabili aireztapen- eta beroketa-sistemak
  • Kalean bazaude, babestu arnasbideak eta joan toki itxi batera
  • Ez erre eta ez piztu surik
  • Ez erabili telefonorik behar-beharrezkoa ez bada
  • Ez joan ikastolara umeen bila: beren irakasleek jarraibide zehatzak dituzte
  • Ez irten kalera agintariek alerta amaitutzat jo arte