Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Administrazioarekin harreman elektronikoak izateko betebeharra

Argitalpen-data: 

39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, azken xedapenetako zazpigarrenean ezarritakoari jarraikiz, Administrazio honek dagoeneko badauzkanez erregistro elektronikoa eta ahalordetzeen erregistro elektronikoa egiteko behar diren aurreikuspen teknikoak, 2019ko urriaren 2tik aurrera administrazio-prozeduretako izapide guztiak elektronikoki egin beharko dituzte lege beraren 14.2 artikuluak (2016ko urriaren 2an indarrean sartuak) agindutakoaren arabera administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden subjektu guztiek.


Obligazio hori izango duten subjektuen artean sartzen dira:

a) Pertsona juridikoak.
b) Nortasun juridikorik gabeko entitateak. (Jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikorik izan gabe, unitate ekonomiko edo ondare bereizi zergapegarria diren entitateak).
c) Profesional elkargokideak, beren jarduera profesionalari dagozkion izapide eta jarduketetan.
e) Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu-izaera horri dagozkion izapide eta jarduketetan, erregelamendu bidez xedatzen denaren arabera.
d) Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.

Informazio gehiagorako: Erregistro elektroniko orokorra