Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adineko pertsonentzako Osasun eskolak. Protokoloa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Agencia de Salud Publika de Barcelonak (leiho berri batean irekitzen da), Bartzelonako hirigunean Adineko Pertsonentzat dauden Osasun eskoletan hautemandako osasun egoera, osasunaren inguruko ezagutza eta trebetasunak, eta pertsonen arteko (60 urtetik gorakoak) harremanak hobetzeko protokolo bat argitaratu du. Dokumentu honen helburua aipatutako Adineko Pertsonentzako Osasun Eskoletan sustatu eta erabiliko den gida bat izatea da.

Ibilbidea

2008 urtetik, Agencia de Salud Publika de Barcelonak (ASPB) Adineko Pertsonentzako osasun eskolen ekimena gidatzen du hiriko zenbait auzotan; auzo bertako instituzio eta erakunde aktiboekin batera; lehen mailako arretako ekipoak, bizilagunen elkarteak, liburutegiak, zaharren egoitzak, gizarte zerbitzuak, zahar-etxeak, boluntarioen elkarteak, etab.

Adineko Pertsonentzako Osasun Eskolen Ezaugarriak

Osasun eskola hauek, 60 urtetik gorakoei zuzenduta daude, inori partehartzea ukatzen ez bazaio ere, eta horretarako irizpiderik ez badago ere, narridura kognitibo nabarmenik edo mugikortasun arazorik ez duten haiei zuzendura dago bereziki.  Mugikortasun arazoak dituzten 60 urtetik gorako haien kasuan, osasun arloko profesionalek parte hartzea gomendatzen diete; betiere espazioa egokia beraientzako egokia denean.

Adineko Pertsonentzako Osasun Eskoletako dinamikak taldean egiten dira; astero ordu t’erdiko saioak egiten dituzte taldean. Bertaratzen direnek,  tailer praktikoetan eta hitzaldietan parte hartzen dute. Saio hauek arlo ezberdinetako profesionalek eskaintzen dituzte (osasuna, gizarte zerbitzuak, segurtasuna, etab) eta kronikotasunarekin, osasun emozionalarekin, harreman sozialen garrantziarekin, osasun mentalarekin, mugikortasunarekin, autonomia pertsonalarekin, atsedenarekin, loarekin, minarekin, sexualitatearekin, baliabide sozialak eskuratzeko arazoekin, osasunarekin edo arlo soziosanitarioarekin lotutako gaiak lantzen dituzte, besteak beste.

Ebaluazioa

Agencia de Salud Pública de Barcelonak egindako ebaluazioak  Adineko Pertsonentzako Osasun Eskolek pertsonen osasun fisikoak, psikologikoak eta sozialean inpaktu positiboa dutela argitu du. Eskolek parte-hartzaileen Ongizate emozionalean eta bizi kalitatean eragina dutela alegia. Identifikatu diren beste ondorio positiboetako batzuk: ezagutzak zabaltzea, norbere burua zaintzeko trebetasuna, osasun-ohituren hobetzea, parte-hartzaileen arteko harreman sozialen areagotzea, edo bakartasun sentimenduak murriztea, besteak beste.

Nahi izanez gero, informazio guztia Escola de Salut de les Persones Grans Protocol (leiho berri batean irekitzen da) (Escuela de Salud de las Personas Mayores, ASPB: 2019) dokumentuan topatuko duzu.