9,45 M "-ko laguntzak eraginkortasun energetikoko proiektuentzat eta instalazio berriztagarrientzat

lg-mai-tx1.jpg

2019.eko maiatzak 13

  • Energiaren Euskal Erakundeak 17 M€ baino gehiago kudeatuko ditu diru-laguntzetan
  • 430 proiektu aurreztaileri eta iturri berriztagarrien ustiapenerako 200 instalazio berri bultzatuko dira.
  • Euskadiko Estrategia energetikoaren helburu aurreztaileei egindako ekarpenak 16.000 ptb/urte gainditzen ditu, Euskadin urte batean kontsumitzen denaren % 0,3ren baliokidea.
  • Autoentzako Renove Planari dagokionez, jadanik, aurrekontuaren % 81,7 esleitu da.

Energiaren Euskal Erakundeak –Eusko Jaurlaritzaren agentzia energetikoak– energiaren erabilera arrazionala eta iturri energetiko berriztagarrien ustiapena bultzatzeko urtero martxan jartzen dituen laguntza-programak maiatzan jarriko dira indarrean, guztira 9,45 milioi euroko aurrekontuarekin.

Programa hauek kontsumitzaile sektoreen eraginkortasun energetikoaren sustapenari dagozkio, Industriaren sektorearen, Hirugarren sektorearen eta Tokiko Administrazio Publikoaren energiaren erabilera arrazionala bultzatu nahi duten neurrien bitartez; halaber, iturri berriztagarriak ezartzeko laguntzak ere aurreikusten dira. Zentzu horretan, energia berriztagarrien instalazio berrien sustapen-programek geotermia eta elektrizitate-ekoizpenaren ustiapenei laguntza emango die; hori guztia, 2030. urterako Eusko Jaurlaritzaren Estrategia Energetikoan ezarrita dauden aurrezpen energetikoaren eta berriztagarrien erabileraren helburuekin bat etorriz, zeinek gero eta jasangarriagoa den eredu energetiko berrirantz doan trantsizioa duten helburu. Neurri hauek 6,65 M€-ko aurrekontua dute. Programa hauek gaur argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta bihar, maiatzak 14-an, indarrean sartuko dira.

Gainera, maiatzaren 21n neurri gehigarriak indarrean sartuko dira Industrialdeetan eraginkortasun energetikoaren hobekuntzarako proiektuei zuzendutako neurriak, 1,5 M€-ko aurrekontua dutenak, baita itsasoko teknologia berriztagarriei laguntzea xede dutenek ere 500.000€-ko aurrekontudunak, eta biomasakoak 800.000€-rekin.

Neurri horiek guztiak batu zaizkie joan den martxoan garraioaren hobekuntza energetikorako ireki zirenei. Orotara, 8,3 milioi euro izan dira; 6,2 milioi Autoentzako Renove Planari eta EAEko garraio eta mugikortasun eraginkorraren programari dagozkie, eta 2,1 milioi, berriz, Energiaren Euskal Erakundeak ere kudeatzen duen Estatuko MOVES planari dagozkio. Guztira, 2019an energia egoeraren hobekuntzarako diru-laguntzetan 17,7M€ ko aurrekontua kudeatuko da .

  1. Energiaren erabilera arrazionalaren programak

Eraginkortasun energetikoaren barneko jarduketak barne hartzen ditu, baita Industriaren sektorean, Hirugarren sektorean eta Tokiko Administrazioan eguzki-energia termikoaren ustiapeneko instalazioen ezarpena ere, energia kontsumoan aurrezpen gradu handia ekartzeko, eta, ondorioz, kontzeptu honengatik faktura murrizteko. Osotasunean, programa hauek 4,7 M€ erabiliko dituzte helburu honetarako, 113 milioi eurotik gorako inbertsioak beharko dituzten 400 proiekturi baino gehiagori laguntzeko, zeinek 16.500 ptb/urte (petrolio tona baliokideak) aurrezpena ekarriko duten, Euskadin urte batean kontsumitzen denaren %0,3ren baliokidea, hain zuzen ere.

Programaren banakapena, sektoreka, ondorengoa da:

INDUSTRIA

Industrian dagoen eraginkortasun energetikoak zeregin garrantzitsua du, lagundu egiten baitu lehiakortasun kotak mantentzen, eta hori ezinbestekoa da euskal industriaren moduko industrietan, nazioarteko merkatu oso aldakorretan lan egiten baitu. Laguntzak jasotzeko dauden jarduketek barne hartzen dituzte, besteak beste, industria-prozesuaren instalazioen berrikuntza eta hobekuntzak, osagarri diren instalazioen, kudeaketa sistemen eta prozesuen digitalizazioaren instalazioen berrikuntza eta hobekuntzak, aire girotzea, kogenerazio-instalazioak, bai eta ikuskaritza energetikoak egitea ere. Gainera, eguzki-generazioko sistema termikoak ezarri, eta bai barneko zein kanpoko argiztapenean hobekuntzak egiten dituzten industriek ere laguntza jasoko dute.

Industriari emango zaizkion laguntzek 1 M €-ko aurrekontua izango dute, eta horrekin, 38 M €-tik gorako inbertsio induzituekin 100 proiekturi baino gehiagori laguntza ematea aurreikusten da, zeinek 12.000 ptb/urte aurreztuko dituzten.

HIRUGARREN SEKTOREA

Hirugarren sektoreak tarte handia dauka eraginkortasun energetikoaren alorrean hobekuntzak ezarri eta bere emaitza-kontuan energiaren fakturak duen eragina murrizteko. Dirulaguntzaren programaren barruan dauden jarduketek honakoak barne hartzen dituzte: klimatizazio eta ur beroaren ekoizpenaren instalazioen berrikuntza eta hobekuntza, barne eta kanpoko argiztapenaren hobekuntza, kogenerazio sistemen instalazioa, bai eta karga energetiko azpimarragarria duten enpresen energiaren kudeaketa sistemak ere.

Sektore honek 2.000.000 €-ko zuzkidura dauka, eta 45 milioi euroko inbertsioak bultzatzera lagunduko du, 200 proiektu ingururen bitartez. 2.900 ptb/urteko aurrezpen energetikoa aurreikusten da.

TOKIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Tokiko sektore publikoa, tradizioz, proiektuen aitzindari izan da energia hobekuntza eta energia iturri alternatiboak ezartzeko gaietan. Laguntza-programa honek 1,7 milioi euro bideratuko ditu, tokiko eremuan, argiztapen publikoaren berrikuntza eta hobekuntza lortzeko, klimatizazio-instalazioetan eta ur beroaren ekoizpeneko instalazioetan hobekuntzak egiteko, kogenerazio instalazioak ezartzeko, energia kudeaketaren sistema abiarazteko, energia ikuskaritzak egiteko eta udaleko plan energetikoak garatzeko.

Horretarako, udalerriek 1,7 M €-ko dirulaguntzak izango dituzte, zeinek 30 milioi euro inguruko inbertsioak eragingo dituzten 150 proiekturen baino gehiagoren bitartez.

  1. Instalazio berriztagarrien bultzada

Euskadin, instalazio berriztagarri berriak babesteko laguntza-programa biomasa eta geotermia aprobetxatzeko teknologia duten instalazioak babestera zuzenduta dago, baita ekoizpen elektriko berriztagarria bultzatzera ere. Laguntza hauek sektore guztiek dituzte eskuragai, baita herritarrek ere. 2.750.000 €-ko zuzkidura bateratua dute (horietatik 800.000€ biomasari zuzenduak, maiatzaren 21an hasiko direnak), eta horiekin, 200 instalazio ezartzea espero da, 20 MW eta 4 MWko potentzia elektriko inguruko potentzia termikoarekin.

Diruz laguntzeko moduko teknologia bakoitzeko, laguntza-programak banakapen hau dauka:

BIOMASA

Biomasaren energia ustiatzeko teknologia guztiz ezarrita dago merkatuan, eta lehiakorra da. Dirulaguntza jaso dezaketen instalazioek bai 20tik 70 kWra arteko, bai 70kWtik gorako bero-ekoizpenak dituzte barne. Era berean, diruz lagunduko dira ur beroa ekoizteko berotasuna ematen duten sorgailuak eta dauden district-heating konexio berriak. Programa honek 800.000 €-ko aurrekontua izango du, eta horiekin, 18 MW inguruko potentzia bateratua duten 30 instalazioren ezarpenari laguntza ematea espero da.

GEOTERMIA

Energia geotermikoaren ustiapen termikorako (berogailua, ur beroa) instalazioek eraginkortasun energetiko handia dute. Geotermia ekipoei ematen zaizkien laguntzak daude barne, bai eta dauden district-heating konexioak ere, 850.000 €-ko zenbatekoaren bitartez. Horrekin, Euskadiko parke geotermikoa 4 MW inguruko potentzia duten 30en bat instalaziorekin handitzea aurreikusten da.

ELEKTRIZITATE BERRIZTAGARRIA

Ekoizpen elektriko berriztagarrien alorrean, eguzki-energia fotovoltaikoaren ustiapenerako dauden instalazioek jasoko dute laguntza, baita instalazio eoliko eta hidrauliko txikiek ere. 150en bat instalazio funtzionatzen hastea espero da, 4 MW inguruko potentzia bateratuarekin. Zuzkidura 1.100.000 €-koa da.

 

Programa

Aurrekontua

                   IREKIERA: MAIATZAREN 14an

ENERGIA ERABILERA ARRAZIONALAREN PROGRAMAK

4.700.000

Industria sektorea

1.000.000

Hirugarren sektorea

2.000.000

Administrazio Lokala

1.700.000

 

 

E. BERRIZTAGARRIEN PROGRAMAK

1.950.000

Geotermia

850.000

Ekoizpen elektriko berriztagarria

1.100.000

 

 

                   IREKIERA: MAIATZAREN 21an

Biomasa

800.000

Itsas teknologia berriztagarriak

500.000

Industrialdeak

1.500.000

 

 

GUZTIRA

9.450.000

 

Autoentzako renove planaren egoera

Energiaren Euskal Erakundeak 8,3 milioi euro kudeatzen ditu, garraio sektorearen eraginkortasunaren hobekuntzari zuzendutako laguntzetan, bai berezko programen bidez (6,2 M€), bai Estatuko MOVES programaren kudeaketaren bidez (2,1 M€). Hori dela medio, guztiak “leihatila bakar” formatuan artatzen dira www.eve.eus webgunean.

Horien artean, Autoentzako Renove Planari dagokionez –teknologia arloan neutralitatea mantentzen duena ibilgailu elektrikoak, hibridoak, gasakoak, GLP eta A kategoriako gasolio zein gasolinakoak lagunduz-, jada, zenbatekoaren % 81,7 kontsumitu da, hau da, hasieran aurreikusita zeuden 5 milioietatik 4,08 milioi; 1.969 eragiketa (autoen erosketa) egin dira. Auto bakoitzeko batezbesteko diru-laguntza 2.075 €-koa da.

Programa amaitzeko 920.000 € gelditzen dira; beraz, beste 441 auto eraginkor inguru gehiago eskuratzen laguntzea espero da.

Bere aldetik, Estatuko MOVES laguntza-programa, EEEk kudeatutakoa, apirilaren 2an jarri zen martxan 2,1 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin, bai auto, bai berriz zamatzeko sistema eta garraio planei zuzenduta. Autoei dagokienez, jadanik 71en bat eragiketa lagundu ditu, auto bakoitzeko, gehienbat elektrikoak, batez beste, 5.322 €-ko dirulaguntzarekin. Epigrafe honek duen aurrekontua 682.155 eurokoa da, eta trakzio elektrikoa duten beste 128 autoren erosketan laguntzea espero da.