Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zaintza lana eta zaintzaileak. Etorkizunean lan duin bat izan dezagun.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Nazioarteko Lanaren Erakundeak (NLE) ordaindu gabeko lanak aztertzen dituen txosten bat argitaratu du. Ikerlana etengabe aldatzen ari den mundu honetan kokatzen da; eta familietan ematen diren generoen arteko desberdintasunak eta hauek lan munduan dituen eraginak kontuan hartzen ditu.

Egun ematen ari diren aldaketa demografiko eta sozial garrantzitsuetan oinarrituta, NLEk lan munduko langile eta ugazabek, erakunde sindikalek, gobernuek eta biztanleriak  zaintzen krisiari erantzuna emango dioten erabakiak hartzeko beharra azaleratu; hauei dimentsio global bat emateko.

Paradoxa badirudi ere, kasu gehienetan zaintza lan hauek, ordainsaririk ez badute ere, lan-munduko parte dira. Izan ere, zaintza lanak gehienetan emakumeen lanak dira, eta askotan, hauentzako lan mundurako sarbide bat izaten dira; ordaindutako lanetan hasteko ate edo bide bat; ibilbide profesional bat garatzeko aukera bat.

Azken finean sorgin –gurpil batez ari gara; non ordaindu gabeko zaintza lanen ekonomiari kalte egiten dieten, eta bietan generoen arteko desberdintasunak betirakotzen diren.

Genero berdintasunaren sustapenetik, zaintza-lan duin bat lortzeko ekintza markoa:

Txostenak zaintza politika eraldatzaileen alde egiten du, neurri adostaileen bitartez etengabe hazten ari den gatazka bati- ordaindutako zaintza lana Vs. ordaindu gabekoa-  aurre egingo dieten politiken alde.  Emakumeen kalitatezko lanmunduratzea sustatzen duten poiltikez ari gara, zaintzen gaineko ardura emakume eta gizonezkoen artean, era parekidean banatzeko beharrezko baliabideak izango dituztenak.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, edo zaintzen inguruko politika eta ekonomiaren gaia interesatzen bazaizu “Care work and care jobs for the future of decent work” (ILO, 2018) lanean egin dezakezu, edo “El trabajo de cuidado y los trabajadores del cuidado para un futuro con trabajo decente” (OIT, 2018)· laburpena ere eskuragarri duzu.