Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017-2020

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak,  2017ko Urrian, 2017-2020rako Boluntariotzaren Euskal Estrategia onartu zuen;  2013-2016rako estrategiari jarraipena ematen dion dokumentua.
Dokumentu honen helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balioko duen tresna.
Dokumentuak 10 zati ditu:

  • Boluntariotzaren definizioa (2013an Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak ezarritakoa) eta jarduteko esparru orokorrarena.
  • 2012an ezarritako erronkak bildu eta azaltzen ditu, aurreko estrategian (2013-2016) ere jarraipena izan zuten erronkak.
  • Beharrak: hausnarketa foro ezberdinetan identifikatu diren beharren zerrenda
  • Aurreko puntuetan azaldutako behar eta erronketan oinarrituraiko helburuak
  • Dokumentua lau ildo estrategikoren gainean dago eraikia:
    1. Ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna eraikitzea
    2. Elkarte sare dinamiko baten garapena, ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango dena
    3. Boluntariotzaren eta partaidetzaren genomenoen ulermena normalizatzea, jendarte eta komunitate eginkizuna nabarmenduz eta berau bultzatzen duten jendarte eragileen gitlzatze eta koordinazio esparruak indartuz.
    4. Jendarte eta politika eragina izateko gaitasuna duen jendarte sarea bultzatzea
  • Nori zuzendua. Egungo estrategiaren helburua herritar guztiak dira, esangura bikoitzean: inplimentazioaren ondoriozko lanaren onuradun gisa, eta denon ondasunaren kudeaketan norbanako bakoitzaren engaiamenduaren eta partaidetza aktiboaren bidez inplika daitekeen subjektu gisa

Era beretsuan, ekintza boluntarioaren kudeaketa, promozio ed bisibilizaziorekin lotura duen edozein eragile sozial ere bai; eta amaitzeko erakunde formal batekoak ez diren, baina ekintza solidarioetan parte hartzen duten pertsonak.
Testuak 19 ekintza aipatzen ditu, eta hauen artean sei azpimarratzen ditu beren izaera estrategikoagatik

  • Helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak erlazionatzen dituen kuadro sinoptiko bat azaltzen du
  • 2017an hasi eta 2020ra arte programatu diren ekintza guztiak, sei-hilabeteka antolatuta

Gai honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero "Boluntariotzarako Euskal Estrategia 2017-2020" dokumentua kontsulta dezakezu, enplegu eta gizarte politiketako sailak argitaratua.