Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

WE GO! Genero indarkeria jasan duten emakumeen aktibazio soziolaboralerako programa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Bikote harremanetan ematen den genero indarkeria Europa guztian zabaldua dago. Oinarrizko eskubideen europar agentziaren datu basearen arabera 4 emakumetik 1ek abusu fisiko edo sexuala jasaten du bere bikotearen eskuetan. Indarkeria-harremanak pairatzen dituzten emakumeek sarritan ez dituzte harreman hauek hausten ,independentzia ekonomikorik ez dutelako,ezin dute beren buruaren eta seme-alaben kargu egin. Gainera, baliabide ekonomikoen eta giza baliabideen urritasuna dela eta, genero-indarkeriaren kontra lan egiten duten erakundeek baztertzen dituzten lehen ekintza edo jarduerak laguntza-finantziarioko programak dira.

Hori dela eta Europa Batasunak, 4 lan ildo nagusi dituen We Go! Programa landu du, irabazi asmorik gabeko beste 15 elkarterekin batera:

  1. Genero indarkeria sufritzen duten emakumeei zuzenduriko programen azterketa eta konparaketa-analisia.  Datu bilketarako ezarri diren metologiei esker, jarduera honek  europako harrera-etxeetan dauden emakumeen estatus ekonomikoaren inguruko informazio zehatza eskaintzen du.
  2. Ezagutzaren elkartrukerako eta garapenerako bilerak. Indarkeriaren kontrako erakundeen esperietziari esker, bilera hauek interbertzio-praktika onen eta metodologia berritzaileen gida baten diseinurako lagungarri izango dira. Hauek proiektuak irauten duen denboran frogatuko dira eta ondare moduan geldituko dira zentroetan.
  3. Indarkeriaren biktima izan diren emakumeei zuzendutako ahalduntze ekonomikorako programak martxan jartzea. Indarkeriaren aurkako erakunde guztiek gida bat jasoko dute, formakuntza ekintzak martxan jarri ahal izateko. Beren programen inplementazioan metodologia batzuk frogatzearen arduradunei zuzendua dago formakuntza hori.
  4. Proiektuaren emaitzen komunikazioa. Komunikazio materialez gain, ekintza publikoak ere egingo dira Italia, Espainia, Grezia eta Bulgarian. Proiektuaren azken informea Bruselasen aurkeztuko da, politika nazional eta europarren arduradunei zuzendutako gomendioak azpimarratuz.

Espainiaren kasuan Fundación Mujeres izan da programa zuzendu duena, eta honen inguruan dokumentu bat idatzi duena.

Dokumentu honen helburua demanda sozial bati erantzuna ematea da,  matxismoaren espresio bortitzena jasan behar izan duten emakumeekin partekatu eta abian jartzea. Testuak  genero indarkeria pairatu duten emakumeen aktibazio soziolaboralerako programa baten garapenerako hausnarketa metodologiko bat azaltzen du.