URAk zehapen txostena ireki dio Gasteizko Udalari Krispijanako isuriak lindanoa izateagatik

2018.eko ekainak 12

Vitoria-Gasteiz. 2018.06.11.

URAk zehapen txostena ireki dio Gasteizko Udalari –Krispijanako araztegiko isurketa-baimenaren titularra- Gasteizko hondakin uren araztegiko isurketak lindanoa (HCH-Hexaclorociclohexano) izateagatik, zein egoera hori aldatzeko administrazioek egindako eskaerak aintzat ez hartzeagatik. Zehapen-txosten hori 2.017 abenduan abiarazi zen.

Izan ere, Krispijanako isurketa-baimenak ez du HCH ibaira isurtzerik baimentzen (Lehentasunezko substantzia arriskutzat jota 2015eko Errege Dekretuan, lurgaineko uren jarraipen eta ebaluaketa-irizpideak ezartzen dituenak), eta Zadorrako uretan izateak ingurumen-kalitate araua ez betetzea dakar.

Krispijanako isurketako lindanoaren jatorria ezaguna da: Gardelediko hondakindegiko zigilatu gabeko zonaldeetako lixibiatuak (alegia, hondakindegian metatutako hondakinak zeharkatzen dituzten fluidoak dira, eta usteltzen ari diren hondakinek sortutako konposatuak garraiatzeko ahalmena dute). Lixibiatu horiek, saneamendu sarera tratatu gabe konektatuta dira, eta , hortaz, Krispijanako araztegian bukatzen dute).

Krispijanako isurketan atzemandako emaitzak oinarri, URAk Udalari eskaerak egin dizkio –isurketaren eta Gardelegiko Hondakindegiko titularra izateagatik- bai isurketa-baimena betearazteko, baita AMVISAko udal ordenantza betetzeko ere ( etxeetakoak ez diren isurketei buruzko aurreikuspenak).

Halaber, Udalarekin, zein Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin batzarrak egin dira Udala osatzen ari den akzio-planaren berri izateko. Plan horrek zehaztuko ditu fluxu-jatorrien sektorizazioa (hedadura eta emariak zehaztuz), zuzentzeko neurri-programa (zigilatzea eta kolektorera isuri aurrreko lixibiatuen tratamendua), eta epe-aurreikuspenak.

Gasteizko Udalak ez du HCHaren ekarpenen (lixibiatuen bidez) kopurua murritzarazteko neurrien berririk eman, eta ez ditu aurkeztu hori zuzentzeko neurriak, isurketa-baimenean ezarritako epean.

Nahiz eta badirudien HCH kontzentrazioa jeitsi den Zadorran, bertan izaten darrai. HUAn atzemandako uretako datuak oinarri, 2016 urteko pareko HCH-kontzentrazioak heltzen ari dira Gasteizko saneamendura hondakindegiko lixibiatuetatik.

HCHa duten lixibiatuak tratatu barik kolektorera isurtzea ekiditzeko eskaerak aintzat ez hartzeagatik, eta ingurumen-helburuak lortzea galarazten duen substantzia izaki, URAk zehapen-txosten ireki du ebazpen-proposamen batekin, non 50.000,1 €ko isuna proposatzen den. Behin jakinarazita, eta balizko alegazioak jasota, Ebroko Konfederazio Hidrografikora bidaliko da, behin betiko ebatzi dezan.