Tapiak Goierri Valley taldearen batzarra ireki du

2018.eko otsailak 23

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia Goierri Valleyren Zuzendaritzarekin bildu da, eta eskualdeko enpresak formula berritzaile batekin biltzen dituen batzarra ireki du.

Tapiak sustatzaileak zoriondu ditu euskal industriaren erronka nagusietako batean (hots, enpresa eragileen eta ETEen arteko lankidetza sustatzeko eta gauzatzeko erronkan) laguntzeagatik.

Tapiak lankidetza estrategikoa eskaini du 4.0 industriaren eta nazioartekotzearen arloan. Ildo horretan, Euskadiren eta Goierri Valleyren presentzia izango duen Hannoverreko Azokan sinergiak batzea adostu dute.

Goierri Valley 2017ko ekainean eratu zen, eskualdeko enpresen arteko lankidetza sendotzeko eta lehiakortasun eta posizionamendu hobea lortzeko helburuarekin.

 

Goierri Valleyren jardueraren balantzeari buruzko prentsa-oharra erantsi dugu.