Tapia: "Euskadin Industriaren pisua %24,2koa da dagoeneko"

Tapia_BIEMH_18._1.JPG

2018.eko maiatzak 23

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Industriak Euskadin duen garrantzia azpimarratu du gaur Makina Erremintaren Biurtekoa aurkezteko egin den prentsaurrekoan. 2020rako helburua Industriak ekonomian duen pisua % 25ekoa izatea da; sailburuak adierazi duenez, helburua gertu dago, une honetan % 24,2an dagoelako sektorea eta hazten jarraitzen du. Biurtekoa gainera beti izaten da euskal industriarentzat erakusleiho paregabea. Aurten ere mundu mailan kokatuko du Euskadiko industriaren marka, erabat nazioartekotuta dagoen azoka honetan.

Bienalak ateak mundura zabalik ditu eta merkatu berrietan saltzeko eta kanpoko erosleak erakartzeko aukera paregabea da. Enpresek euren gaitasun teknologikoak eta digitalak aurkeztuko dituzte eta alor honetan ere Euskadi abangoardian dagoela frogatu ahal izango dugu. Teknologia berriak negozioetan duten txertatze mailari dagokionez eta horien sofistikazioari begiratuta, lurraldea oso egoera onean dago. Enpresen % 65ek baino gehiagok digitalizazio prozesuak garatu dituzte jada. Kopuru hori Finlandiak soilik gainditzen du, % 68rekin. Datu horiek hainbat sektorek digitalizazioaren alde egin duten apustuarekin dute lotura, horien artean, 4.0 Industriak.