Prentsa oharra: Edoskitze
2018.eko ekainak 26
Edoskitze-baimenari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eman duen epaiaren inguruan SATSE sindikatuak egin duen komunikatuaren aurrean, ondokoa zehaztu nahi dute Osasun Sailak eta Osakidetzak:
- Osakidetzak Langileen Estatutuan jasota dagoen edoskitze-eskubidea babesten du.
- Osakidetzak ez du bere profesionalen eskubideak “mugatzeko” inolako asmorik, eta are gutxiago lan-bizitza eta familia bateragarri egiteari dagokionez. Are gehiago, Osakidetzako langileek lan-bizitza eta familia bateragarri egiten duten lan-baldintza erakargarriak dituzte.
- Gogorarazi behar da, lan baldintzak hobetzea eta langile kopuru nahikoa iztea, beti izan direla Osakidetzako Giza baliabideetako politiken oinarria.
- Bukatzeko, Osakidetzak ezbairik gabe bete eta aplikatuko du epai berritzaile hau, hemendik aurrera, antzeko baldintzak ematen diren guztietan.
Gasteizen, 2018 ko ekainak 26