Osasun Sailaren eta Osakidetzaren adierazpena, ERNE, ELA eta SIPE Ertzaintzaren sindikatuei erantzunez
2018.eko martxoak 02
Atzo, ERNE, ELA eta SIPE Ertzaintzaren sindikatuek martxorako iragarritako “Osasunaren astea” izeneko ekimenaren zein “bajak hartzeko” eginiko mehatxu kolektiboaren aurrean, hauxe adierazi nahi dute Osasun Sailak eta Osakidetzak:
-Adierazpen tamalgarritzat jotzen ditugu sindikatuok eginikoak, Osakidetzako medikuen profesionaltasunaren gutxiespen ikaragarria islatzen dutelako.
-Hala, Ertzaintzaren sindikatuoi gogorazi behar zaie baja medikua lanean jarduteko ezintasuna dakarren osasun galera egiaztatzen duten irizpide objektiboen arabera ematen dela, medikuek aginduta; ez, ordea, norberaren irizpidearen arabera.
-Langileek behin behineko ezintasunerako duten eskubidea hutsaltzea, Osakidetzaren fakultatiboen zein Osasun Saileko ikuskaritza medikuko sendagileen profesionaltasuna gutxiestea, deitoragarri ez ezik, Euskadiko osasun sistemarekiko eta berau osatzen duten profesionalekiko errespetu falta izugarria da.
Gasteiz, 2018ko martxoaren 2a