Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osasun mentala, giza eskubideak eta zaintzen kalitatea

Argitalpen-data: 

Koordinaziao soziosanitarioko taldea

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME), desgaitasun intelektual eta psikosozialak dituzten eta OMEko herrialdeetako egoitzetan  bizi diren persona helduen inguruko ikerketa bat aurkeztu du.Dokumentuak persona hauen ahultasuna agerian jartzen du, eta beren giza eskubideak eta birgizarteratze eskubideak arriskuan daudela azaleratzen du; askotan tratu krudela jasan behar izaten dute gainera.

INPLEMENTAZIOA
Lehen fasean  OMEko kide diren herrialde guztien artean, epe luzeko zaintzak eskaintzen dituzten zentruen inguruko  inkesta bat betetzeko gonbidapena zabaldu zen. Inkestak OMEko 31 herrialdetan eta Kosovon banatu ziren, eta jasotako erantzunekin jabegoa, egoitzen kudeaketa eta egoiliarren ezaugarri demografiko, kliniko etab.en inguruko perfil erregional bat egin zen.

Bigarren fase batean, zaintzen kalitatea eta giza eskubideenganako errespetua ebaluatu  zen zenbait egoitzetan; bertan 5 kategoriatan sailkatu ziren 25 estandar aurkitu ziren:

  1. Bizitza-estandar egoki bat izateko eskubidea
  2. Ahalik eta osasun mental eta fisiko onenaz gozatzeko eskubidea
  3. ASkatasun pertsonala, gaitasun legala eta segurtasun pertsonala izateko eskubidea
  4. Tortura edo krudeltasunetatik at egotea; tratu inhumano edo iraingarriak, zigorrak, esplotazioa, biolentzua eta abusuretatik at.

Guztira 75 instalakuntza ikertu ziren, OMEko 24 herrialdeetan eta Kosovon sakabanatutakoak; tamaina, langileria, jabego, kultura, bizi-baldintza, etab. ezberdineko instalakuntzak.

 

EMAITZA NAGUSIAK
Emaitzek garbi uzten dute desgaitasun intelektual eta psikosoziala duten pertsonek jasotzen duten tratua estandarretatik urruti dagoela.
Aztertutako egoitza askok, desgaitasun intelektuak eta psikosoziala duten pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen zituzten; beren gaitasuna, autonomía, duintasuna, askatasun eta segurtasun pertsonala, (fisiko zein mentala) edo tortura, esplotazio edo abusurik ez sufritzeko eskubidea esaterako.
Ematen diren eskubide urraketa larrienak ondorengoak dira: jarrera zailak kudeatzeko baliabide mekaniko eta farmakologikoak erabiltzea, sexu abusuen inguruko inpunitate kultura, onarpen idatziaren inguruan irregulartasun ezberdinak eta ugalketa-osasuna edo kalitatezko osasunera jotzeko oztopoak.
Egindako ebaluaketen eren batek baino etzuen azterketa gainditu, hobekuntzarako aukera eta bide luzea dago ebraz.
Erakunde askok aldaketa txiki abtzuk eginda gaindituko lukete (ohe gehiago jartzea, birgaitze plan pertsonalizatuak, …) beste batzuk aldiz lege-aldaketak bezian aldaketa sakonak behar dituzte.
Giza eskubideez ari garenean herrialdeen arteko desberdintasunak nabariak badira ere, badaude berehalako erantzuna behar duten  kasu batzuk ere:

  • Osasun mentalaren eta giza eskubideen babesaren inguruko ezagutza falta
  • Zaintzaren inguruko  ikuspuntu pertsonalizatu baten falta: eguneroko bizitzan integratzea sustatzeko planak, esaterako.
  • Aisialdirako ekintza falta: Egoiliar askok bere denbora librean ez daukate ezer egiteko aukerarik, ezta ikasteko aukerarik ere.
  • Ordezkaritza legala eta medio legalik eza.
  • Alternatiba social eta sozializatzaile falta: etxe independienteak bezalako alternatibak falta dira, honek egoitzetako egonaldiak amaigabeak egiten ditu, eta bizitza independente bat izateko aukerak desagertarazi.

HURRENGO PAUSUAK
Ikerketa honetan lortutako emaitzek garbi utzi duten urrengo pausuen norabidea desinsituzionalizazioa dela, desgaitasun intelektuala eta psikosoziala duten pertsonen eskubideak errespetatzen direla ziurtatzeko; errespetatu eta babestu.

  • Politiken eta legediaren berrikuspena, hauek Desgaitasuna duten Pertsonen eskubideen Batzarrarekin bat datozela ziurtatzeko.
  • Ingurune honetan lan egiten duten profesionalei giza eskubideen inguruko formakuntza eskaintzea
  • Zerbitzuak hobetzeko jarraipena eta kontrola
  • Ezagutza elkarbanatzea ekimen bateratuekin, hitzaldiekin, etengabeko elkarrizketarekin… bai nazio mailan baita nazioartean ere.

Ebaluaketa honetan jasotako ezagutzarekin eta dagoeneko eskuragarri daude erreminta berriekin, proiektua bigarren fase batean sarten da: instalakuntzak hobetzeko fasean

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero “Mental health, human rights and standards of care” dokumentua kontsulta dezakezu.