Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Nola ekiditu indarkeria kirolean" jardunaldian erabilitako dokumentazioa

Argitalpen-data: 

2018ko azaroak 20, ‘NOLA EKIDITU INDARKERIA KIROLEAN’ jardunaldia ospatu zen Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan eta 50 bat lagun gerturatu ziren bertara.   Jardunaldia, kirolaren segurtasunean, maila profesional eta amateur-ean, egindako lana ezagutzera emateko egin zen Eusko Jaurlaritzaren jarduera fisiko eta kirolaren zuzendaritzapean, Kirolaren euskal Eskolaren bitartez. Jardunaldiko aurkezpena Jon Redondo Lertxundi, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria. Kultura Saila, eta Josu Zubiaga Nieva, Segurtasun Sailburuordearen eskutik joan zen.

Ondoren, Paulo Gomes, Europako Kontseiluko kideak, estatu kideen giza eskubideak bermatzeko egiten duten lana azaldu zuen. Lan hori kirol arloan ere egiten dela esan zuen.

Kafe atsedenaldiaren ostean, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako Juan Aldaz Arregi eta Marian Ispizua Uribarrik, hilabete hauetan egindako lana azaldu zuten, bai gure inguruan kirol indarkeriaren azterketa, baita kirol profesional eta amateurretako lan taldeen ondorioak ere. Aipatu, azterketa honetan agerian geratzen dena, indarkeria batez ere futbolean ematen dela. Beste arlo batzuetan bere onarpena pentsaezina da eta hezkuntza-lan handia dagoela erakusten du hausnarketak. Kirol ekitaldietan parte hartzen duten erakunde guztiak elkarrekin lan egitea gomendatzen da edozein motako indarkeria saihesteko, ekitaldiaren hasieran, bitartean eta ondoren.

Amaitzeko, azpimarratu prozesu honek lan berri batekin hasteko balio izan duela, espero dugu indarkeria ekintza hauek desagertzea, gure gizartean kirolak dituen heziketa balioetatik kanpo geratzen baitira.

Jardunaldiaren grabazioa