Memoriaren transmisioa erdigunean
Argitalpen-data:

Terrorismoaren biktimek Galdakaoko Memoriaren Plazaren mahai-inguruan parte hartu dute gaur arratsaldez. Gogoraren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, lagunduta Nerea Batiz, Alberto Muñagorri, Axun Olaeta, Jaione San Sebastián, Abel Úceda eta Alex Moreno elkartu dira bizitakoa konpartitu eta bereziki, gizarteak eta zehazki belaunaldi gazteenek gurean izandako terrorismoaren eta biolentziaren inguruan duten ezagutzaz hausnarketa egiteko.
Hain zuzen ere, Memoriaren Plaza ekimenak terrorismoaren eta biolentziaren biktimen memoria jaso eta erakusten du gizarteak ezagutu eta, era berean, memoria eraikitzeko bere ekarpena egin dezan.
Memoriaren Plaza erakusketa zabalik egongo da Galdakaon datorren maiatzaren 20 arte, Muguru kalean.