Lehendakaria Arabar Errioxako Mahats Bilketaren Festara joan da
2018.eko irailak 16
Iñigo Urkullu Lehendakaria Arabar Errioxako Mahats Bilketaren Festan izan da gaur goizean. Ospakizuna Bilaran izan da aurten.
Ekitaldian, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, eta Estefanía Beltran de Heredia, Segurtasuneko sailburua, izan dira.
Ospakizua hasi aurretik, Arantxa Tapia sailburuak ardo-esportazioaren inguruko datuak eman ditu aditzera bere adierazpenetan.