Informazio Oharra EPE Osakidetza
2018.eko ekainak 11
Ospitale Pediatriako espezialitateko Epaimahaiak jakinarazi dio Osakidetzari espezialitate horretako bigarren ariketan planteatu ziren kasu klinikoetako bat bertan behera uztea erabaki duela. Kasu hori Epaimahai horretako 8 kideetako batek planteatu zuen duela gutxi pediatriako kongresu batean.
Epaimahaiak jakinarazi duenez, joan den ostiralean bildu ondoren kideek pentsatu dute kategoria horretan lehiaketan jarritako 32 lanpostuetarako 211 izangaietakoren batek bertan behera utzitako kasu klinikoaren berri izan zezakeela.
Adierazi beharra dago, halaber, Ospitale Pediatriako Epaimahaiaren erabaki horrek ez duela eraginik izango deialdian eta honek aurrera jarraituko duela.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11