Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Impact of the Care Quality Commission on provider performance. "Kalitate Batzordearen inpaktua hornitzaileen lan egiteko eran"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Sozioasanitarioko taldea

King’s Fundek “Zaintzen Kalitate Batzordearen” (ZKB) ikuspuntuaren lehen ebaluaketaren inguruko txostena argitaratu du, osasun  eta gizarte zerbitzuen hornitzaileak aztertu eta sailkatzeko.
ZKBk 2013an barneratu zuen ikuspuntua da hau, NHSko akutuen ospitaleak aztertu eta sailkatu ahal izateko egindakoa. Orduz geroztik ZKBk erregulatutako sektore ezberdinetara moldatu  eta erabili da, osasun sektorean zein sozialean.

2013.Ikuspuntu berria
Ikuspuntu berria osasun sistemetan antzemandako hobekuntzei erantzuna emateko sartu zen. Hobekuntza hauek, garaian erabiltzen ziren mekanismo erregulatzaileen egokitasun falta agerian uzten zuten, ez ziren egokiak jarduera eskasak  identifikatzeko eta zuzentzeko.
Txosten guztiek (National Audit Office, House of Commons Health, Selec Committe… eta antzeko erakundeek egindakoek) argi uzten zuten erabiltzen ari ziren modelo erregulatzaileak ez zuela bere funtzioa betetzen. Osasun-erregulatzaileek,  jardueran ematen diren aldaketak identifikatzeko  eta hauei erantzuteko zuten  moduan aldaketak gomendatu zituzten.

Metodologia eta emaitzak
Aldaketa horiei erantzuna eman asmoz jaio zen ZKBren ikuspuntu berria, aditu talde handiagoak erabiltzen dituena, azterketa zehatzagoak eta jardueraren inguruko datu kopuru handi bat. Bost esparru (segurua, eraginkorra, kezkatzen dena, erantzuten duena, lidergo ona duena)  dituen  hornitzaileen sailkapen batean oinarritzen da, lau puntuko eskala batekin: desegokia, hobetu beharrekoa, ona, bikaina.

2016-2021. Estrategia berria
ZKBk 2016-2021erko estrategia argitaratu du. Aurrez azaldutako ikuspuntua mantentzen du baina bere helburu nagusia erregulazioren inguruko “ikuspuntu zehatzagoa, harbera, eta elkarlanekoa” lortzea da.  La helburu ezarri dituzte:

  1. Berrikuntza, hobekuntzak eta zaintzen egonkortasuna sustatu.
  2. Erregulaziora zuzendutako ikuspuntu bat
  3. Kalitatearen inguruko ikuspuntu partekatua sustatu
  4. Eraginkortasuna eta efikazia hobetu

 

ZKBren estrategia berriaren iritziz zaintzen kalitatea monitorizatzeko tresna nagusia ikerketa da, baina ikerketak talde txikiagotan egiten ditu, eta ikerketa hauek zehatzagoak eta selektiboagoak dira. Gainera, hornitzaile guztien ikerketak egin ostean,  ZKBk zerbitzuaren kalitatearen inguruko ebidentzia asko batu ditu; etorkizuneko ikerketen norantza erabakitzeko erabiliko direnak.

Emaitza txarrak edo oso aldakorrak izan dituzten hornitzaileak aztertzen dituzte bereziki; emaitza onak lortzen dituzten hornitzaileak berriz ez dituzte hain sarri aztertzen.

ZKBk jardueraren inguruko informazioa erabiltzen du eta sistema berri bat garatu du – CQC Insight- zaintzen kalitatea garatu eta  zaintza sistema transbertsalak eta antolatzeko era berriak (honitzaile kateak eta hornitzaile sareak, esaterako) aztertzeko. Ikuspuntu honen gehigarri moduan, ZKBk Inglaterrako 20 esparrutan egin diren lehen 20 txostenen laburpen bat argitaratu du; 65urtetik gorako pertsonei eskainitako zaintzen inguruko txostenez ari garan.

Dokumentu osoa hemen topatuko duzu