Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Haur eta nerabeen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta honi aurre egitea. OMEk eskuliburu bat argitaratu du, 7 estrategiarekin

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), gazte eta haurren kontrako indarkeria prebenitu eta honi, maila politiko eta sozialean,  aurre egiteko neurriak biltzen dituen eskuliburu bat argitaratu du: INSPIRE Handbook. Action for implementing the seven strategies for ending violence against children (2018) Lan honetan haur eta nerabeen kontrko indarkeriaren prebentzioak eskarmentu handia duten hainbat erakunderen laguntza jaso du.

Justifikazioa
Berriki argitaratutako ikerketa baten arabera, mila milioi haur dira 2017an indarkeria fisiko, psikologiko eta sexuala jasan zutenak. Zifra hauek oinarri hartuta, OMEk indarkeriak haur eta nerabeengan eragiten dituen ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak  azpimarratu ditu; ondorioak osasun mentalean, gaixotasun ez kutxakorren , HIESA bezalako gaixotasun infekziosoen edo  transmisio sexualeko gaixotasunen aurrean duten jarrerarekin, besteak beste.

INSPIRE eskuliburuak 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan du oinarria. Konbentzio honek aitortzen du haurrek edozein indarkeriatik libre egoteko eskubidea dutela, eta indarkeriaren prebentzioa  haurtzaro egoki bat izateko eta garapen neurologiko egokia bermatzeko ezinbestekoa dela frogatzen du hainbat adibiderekin. Ez hori bakarrik, prebentzioak indarkeriaren ziklo intergenerazionala eteten duela, delinkuentzia murrizten dutela eta osasun, Ongizate eta produktibitatearen oinarriek ezartzeko ere lagungarria da.

Hitz gutxitan esanda, INSPIREk indarkeriaren kontrako prebentzioa eta eskuhartzea defendatzen ditu; indarkeriaren ondorioen kostuak izugarriak direlako, ekonomikoak zein sozialak; indarkeria pairatzen duten pertsona eta gizarteen potentziala zapaldu egiten baitu.

 

Helburua
INSPIRE arduradun politikoei, gizarteari eta sektore pribatuari 7 estrategia eskaintzeko sortu zen. Ebidentzietan oinarritutako neurri arrakastatsuen bilduma moduan egina dago liburuxka, haur eta nerabeek pairatzen duten indarkeria nola prebenitu eta nola aurre egin azaltzen duten neurrietan (pertsona, familia, komunitatea eta gizarteak prebentzioan duen rolari garrantzi berezia ematen dio). Sektoreen arteko elkarlan estrategiak ere promozionatzen ditu.

 

Edukiak
INSPIREren zazpi estrategiak:

  1. Legeak inplementatu eta betetzea. haurren kontrako indarkeria, alkoholaren gehiegizko kontsumoa eta armak eskura izatea ekiditen eta prebenitzen duten legeak beteko direla bermatzea.
  2. Arauak eta baloreak. Indarkeria gabeko harremanak, errespetuzkoak, afektiboak, positiboak eta berdintasunezkoak sustatzen dituzten arau eta baloreak indartzea.
  3. Ingurune seguruak. Ingurune fisiko eta sozial seguruak sortu eta mantentzea; haur eta gazteak bertan egon daitezen.
  4. Guraso eta zaintzaileen sostengua. Hazkuntza eta hezkuntza agresiboak ekiditeko eta guraso eta seme-alaben arteko harreman positiboak sustatzeko.
  5. Diru sarrerak eta egonkortasun ekonomikoa. Familiaren egonkortasun eta segurtasun ekonomikoa hobetzea, haurrenganako tratu txarrak murriztea eta bikotearenganako indarkeria ere desagertaraztea.
  6. Erantzuna eta laguntza edo sostengua. Kalitatezko osasun zerbitzuak, Ongizate  soziala eta Justizia eskuragarri izatea, indarkeria salatu behar duten haur giztientzat; indarkeria honek epe luzera izan ditzakeen ondorioak murrizteko.
  7. Hezkuntza eta bizitzarako trebetasunak. Haurrek kalitatezko hezkuntza bat eskura izatea, generoen arteko berdintasuna lantzen duena, ikasketa sozioemozionala eta eguneroko bizitzarako trebakuntza bermatzen duena. Hezkuntza eremu seguruak.

Egitura
Estrategia bakoitzak eduki batzuk ditu, haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren prebentziorako neurri horiek diseinatzea eta inplementatzea posible egingo duten edo erraztuko duten edukiak.

Horretarako “Gerturatzea” izeneko atalean, estrategia bakoitza martxan jartzeko beharrezkoak diren baldintza eta baliabideak identifikatzen dira, beste estrategia batzuekin duen harremana eta estrategia horrekin lotura duten jardunbide egokiak.  “Inplementaziorako bide-orrian” estrategia bakoitzarentzat inplementazio plan bat diseinatzeko baliabide eta pausuak proposatzen dira. Azkenik, “Baliabideak” atalean, estrategiaren inplementaziorako lagungarri izan daitezkeen hainbat erreferentzia biltzen dira.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, Osasun Mundu Erakundeak (OME) argitaratutako INSPIRE Handbook. Action for implementing the seven strategies for ending violence against children, 2018 kontsultatu dezakezu.