Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gales hizkuntzaren arloan diharduten adituak Euskadi bisitatzen ari dira, helduen euskalduntzearen alorrean eta unibertsitatean euskara sustatzeko egin den lana ezagutzeko

Argitalpen-data: 

Gales1.JPG

Gales hizkuntzaren arloan diharduten zenbait aditu bisitan etorri dira Euskadira egunotan. Adituok adierazi dute interesa dutela bereziki helduen euskalduntzearen alorrean EAEn egindako lana ezagutzeko, eta arreta jarriko diote, aldi berean, Euskadiko unibertsitateetan euskarari ematen ari zaion trataerari. Gaurtik hasita eta asteazkenera arte arituko dira euskararen normalizazioko bi arlo garrantzitsu horietan egiten denaren berri jasotzen hemengo profesionalen aldetik. Ikustaldia hasteko, Donostian elkartu dira HABEren, UPV/EHUren eta Ilazki euskaltegiaren arduradunekin. Geroago, Lazkaon Maizpide barnetegiko arduradunekin elkartuko dira hango esperientziaren berri aurrez aurre izateko. Euskararen egoeraren ezagutza osatzeko Mondragon Unibertsitateko zenbait irakaslerekin bilduko dira, bertan azalduko diete zein den euskararen egoera unibertsitate mailan.

Ez da galestarrek egiten duten lehenengo bisita. Galesen, bertako hizkuntza (Cymraeg edo Gymraeg, 750.000 hiztun inguru) suspertzeko eta erabilera handiagotzeko gogo bizia dagoenez, Euskadi beti hartu dute hurbileko erreferente nagusietakotzat; hori dela-eta zortzi lagun hauen bisita izango dugu:

Canolfan Genedlaethol Dysgu Cymraeg/ National Centre for Learning Welsh / Galesa ikasteko Zentro Nazionala.

  • Efa Gruffudd Jones Chief Executive (exekutiboburua).
  • Helen Prosser Director for Pedagogy (Pedagogi zuzendaria).

Llywodraeth Cymru/ Welsh Government / Galesko Gobernua.

  • Dyfan Evans Responsible for funding Welsh for Adults (helduentzako Galesarentzako finantzabideen arduraduna).
  • Catrin Redknap Research Unit (Ikerketa unitatea).

 Coleg Cymraeg Cenedlaethol/ Welsh National University / Galeseko Unibertsitate Nazional.

  • Rhain Jones Member of Management Team  (zuzendaritzako taldeburua).

Canolfan Iaith Nant Gwrtheyrn/ Nant Gwrtheyrn Residential / Nant Gwrtheyrn Barnetegia.

  • Huw Jones Chair of Board of Directors (Zuzendaritzako batzodekidea, Huw The Welsh Language telebista kanaleko batzordekidea ere bada).

 BBC

  • Iwan Gruffydd kazetaria (BBC telebista kate publikoak bisitaren berri jasotzeko asmoa du).