Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portuari babesa berretsi dio
2018.eko apirilak 26
-
Tapiak Pasaia ingururako eskaintza intermodal baten aldeko apustua defendatzen du, hala nola, abiadura handia eta Lezoko etorkizuneko plataforma
Arantxa Tapia sailburuak Félix Garciandia presidente berriaren lehenengo ekitaldi publikoan parte hartu du. Bertan, Portua industria jardueraren zerbitzura dagoen azpiegitura bihurtzeko konpromisoa hartu du.
Tapiak esan du Portua Euskadiko trenbide eta portu azpiegitura multzoan funtsezko pieza dela. “Ingurune honen guztiaren eskaintza logistiko multimodalari lehentasuna ematen diogu” –adierazi du- “bai Euskadirako abiadura handiaren helduera, bai Lezoko plataformaren abiaraztea erabakigarriak izan daitezke Portuaren etorkizunerako”.