Osasun Saila

Eusko jaurlaritzak 300.000 euro bideratu ditu gaixoen kolektiboei eta beren familiartekoei laguntzera (Gobernu Bilera 2018-06-12)

logoconsejo.jpg

2018.eko ekainak 12

Osasun Sailak elkarte horien ekarpena bereziki balioesten du; izan ere, gaixotasuna eta tratamenduak hobeto ezagutzeko lan egiten dute eta herritarrei informazioa ematen diete 

Eusko Jaurlaritzak, gaur, Jon Darpón Osasun sailburuak proposatuta,  gaixoek eta beren familiek eratzen dituzten eta horien bizi-kalitatea hobetzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzen deialdia ezartzen duen agindua onetsi du. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 300.000 euro dira.

Mota horretako elkarteak patologia bera duten, gaixotasuna eta tratamenduak hobeto ezagutzeko lan egiten duten eta gainerako herritarrei gaixotasuna prebenitzeko informazioa ematen dieten pertsonek eratzen dute; horrela, biztanleen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Osasun Sailak bereziki balioetsi du elkarte horiek gaixoen eta beren familiartekoen osasun fisikoari, psikologikoari eta sozialari eginiko ekarpena, besteak beste, honako gai hauetan: gaixotasunaren errealitate sozialarekiko eta afektiboarekiko harreman zuzena eta zerbitzuak emateko asistentzia zuzena eta enpatikoa eta autolaguntzarako programak.

Gaur onetsitako laguntzen helburua 2018ko urtarrilaren eta abenduaren artean eginiko jarduerak finantzatzea da, honako hauetara zuzenduak:

  • Gaixotasunen bat duten pertsonen kolektiboei eta beren familiartekoei laguntzea trebetasun eta baliabideen garapenean, beren autozaintzako gaitasuna eta autonomia areagotzeko.
  • Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonek dituzten gizarte- eta osasun-beharrei laguntza ematea eta horiek bideratzea.
  • Gaixotasunari buruzko, gaixotasunaren arrisku-faktoreei buruzko eta osasun-jokabide egokienei buruzko ezagutza eta informazioa areagotzea.
  • Gaixotasunaren eraginpean dauden pertsonen osasun-arloko desberdintasunak murriztea.