Eusko Jaurlaritza Petronorren 50.urteurrena dela eta antolatu den ekitaldian izan da
2018.eko urriak 04
Eusko Jaurlaritza Petronorrek bere 50. urteurrena dela eta antolatu duen ekitaldian izan da. Bertan, Petronorren etorkizuneko instalazioetako lehen harria jarri da. Felipe VI.a Erregea izan da ekitaldi honen buru eta Eusko Jauzlaritzaren izenean Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José izan dira.