Eusko Jaurlaritza Euskalit-ek antolatutako Quality Innovation Award-QIA nazioarteko sariaren banaketa ekitaldian izan da

_DOM0022.JPG

2018.eko otsailak 08

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabal, Hezkuntza Sailburu Cristina Uriarte, Funtzio Publikoko Sailburuorde Andrés Zearreta eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuorde Jon Azkue, gaur arratsaldean, Euskalitek antolatutako Quality Innovation Award-QIA 2017 izeneko nazioarteko saria banatzeko galan izan dira, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Guztira, 16 sari banatu dira 8 kategoria desberdinetan: berrikuntza mikroenpresa eta startupetan, ETEak eta enpresa handiak, berrikuntza arduratsua, berrikuntza gizarte eta osasun sektorean, berrikuntza hezkuntzan, berrikuntza sektore publikoan, eta berrikuntza potentziala.