Euskararen Aholku Batzordeak "Gazteak eta euskara. Gauzatutako praktiken gaineko gogoetarako jardunaldiak" antolatu ditu, gaur eta bihar

Argitalpen-data: 

DSC_0062.jpg

Euskararen Aholku Batzordeak ‘Gazteak eta euskara. Gauzatutako praktiken gaineko gogoetarako jardunaldiak’ antolatu ditu, gaur eta bihar, Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) duen campusean (Joxe Mari Korta eraikinean). Gaurkoan, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman die hasiera topaketei eta, haren ostean, gai honen inguruko bestelako hitzaldiak izan dira. Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak ere parte hartu du gaurko topaketetan. Biharko jardunaldirako lau mahai-inguru antolatu dira, non 40 adituk beren iritziak emango dituzten gai honen inguruan. Hitzordu honen helburua da gazteei zuzendutako egitasmo, ekimen eta jardueren inguruan gogoeta egitea.

Gaurkoan hauexek izan dira hitzaldiak:

  • 9:30-9:45: Sarrera. Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea
  • 9:45-10:15: Gazteriaren argazkia. Ander Añibarro, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria
  • 10:15-11:00: Hitzaldi nagusia: Gazteria eta Hizkuntza. Jone Goirigolzarri, Deustuko Unibertsitateko irakaslea
  • 11:45-12:05: Gazte hiztunak. Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra).
  • 12:20-12:40: HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II Topaketa. Beñat Garaioren eskutik.
  • 12:55-13:15. Gazteak eta Euskarari buruzko lantaldea: Eusko Ikaskuntza. Anjeles Iztueta, Libe Alvarez, Joseba Fernandez de Landa.
  • 13:30- 14:00: Eguneko Ondorioak:
  • Jone M. Hernandez, Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Bereziko zuzendaria.
  • Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

Bigarren egunean, lan-taldeetan gogoeta egingo da eta helburua praktikak partekatzea izango da.

LAN TALDEAK (2. eguna)

  1. EUSKARA BILGUNE.

Gidaria: Iñaki Eizmendi. Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Ebete enpresa.

Estibaliz Amorrortu, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Deustuko Unibertsitatea

Maialen Olabe, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Miren Segurola, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. UEMA

Teresa Zinkunegi, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Gipuzkoako Foru Aldundia

Idoia Murua Azkue, Gipuzkoako Foru Aldundia

Ane de la Presa EuskarAbentura egitasmoa

Imanol Zabaleta EuskarAbentura egitasmoa

Jokin Uranga, UEMA

Edurne Ramón, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria

Hiart Legarra, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria

 

 

  1. EUSKARA SASOIAN.

Gidaria: Jaime Altuna, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. EHUko irakaslea

Koikili Lertxundi, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Kirolaria

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra

Oskar Rodriguez Muñoz, BKL Beasain Saski Elkarteko koordinatzailea

Xabier Abascal, Errealeko Hezkuntza arduraduna

Dorleta Ugalde, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria

Jon Iriberri, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria

Amaia Gezala, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria

Manu Gañan, Alkarbide

Goizane Arana, UEMA

Susana Santor, Athlon enpresa

Juan Ignacio Errazti, Arabako Foru Aldundiko kirol teknikaria

Ander García, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria

  

  1. EUSKARA SORGUNE.

Gidaria: Ixiar Eizagirre, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Bertsozale Elkartea

Beñat Vidal, Bertso Udalekuak eta Ahots baten Sormen Egonaldia egitasmoak

Itxaso Paia, Bertso Udalekuak eta Ahots baten Sormen Egonaldia egitasmoak

Iñaki LazkanoGazte Sortegiak egitasmoa

Oihane Perea, Gazte Sortegiak egitasmoa

   Mikel Artola, Bertso Udalekuak egitasmoa

Eneritz Artetxe, Gazte Sortegiak egitasmoa

Nekane Goikoetxea, Mondragon Unibertsitatea

Leticia Garcia, Mondragon Unibertsitatea

Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria

 

  1. EUSKARA ZABALGUNE.

Gidaria: Jon Lamarka, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Euskadi Gaztea Irratia.

Izaskun Jauregi, Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. Galtzagorri Elkartea

Miren Elixabete Larrinaga,  Euskararen Aholku Batzordearen Gazteen Unibertsoa eta Euskara Batzorde-atal Berezia. EHUko irakaslea

Maddi Orcajo, Galtzagorri Elkartea

Gaizka Izagirre, Gaztezulo Elkartea

Xuban Zubiria, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

 Haizpea Abrisketa,  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

Alexander Padilla, EITB

Xabier Zabaleta, Pausoka

Oihane Agirre , Goiena

Jone Aboitiz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako teknikaria

Eusko Jaurlaritzako zenbait sail eta erakunderen ordezkariak egoteaz gainera (Ogasuna eta Ekonomia Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Hezkuntza Saila, HABE, EITB, IVAP), Euskararen Aholku Batzordean EAEko hiru foru-aldundiek, Euskaltzaindiak, Eudelek, hizkuntza-arloan adituak diren 39 pertsonak eta Eusko Legebiltzarrak proposatutako 5 kidek ere parte hartzen dute.

Euskararen Aholku Batzordeak bost batzorde-atal ditu eta urtean zehar biltzen dira beren agenden jarraipena egiteko:

  • Gazteria eta Euskara batzorde-atal berezia.
  • Euskara Ingurune Digitalean sustatzeko batzorde-atal berezia.
  • Euskararen Erabilera eta Gizarte Aktibazioa sustatzeko batzorde-atal berezia.
  • Toponimiako batzorde-atal berezia.
  • Terminologia batzorde-atal berezia.