Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

European Health Report. More than Numbers "Europako osasunaren txostena. Zenbakietatik haratago"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitairoko taldea

European Health Report. More than NumbersOMEk Europan duen bulegoak argitaratutako txostena da; HEALTH2020 – Osasunaren eta ongizatearen estrategia europarra martxen jarri zutenetik argitaratu duten hirugarrena.
Aurreko bietan egin bezala, dokumentu honetan ere, herrialde bakoitzean lortu den  HEALTH2020-eko helburuen erdieste mailaz eta etorkizuneko erronkez hitz egiten da.

OSASUNAREN EGOERA EUROPAN, HEALTH2020EKO ERDIRA IRITSI GARENEAN
Health202ren inplementaziorako aurrikusitako denbora-tartearen  erdialdera iritsi gara dagoeneko. Herrialde gehienetan biztanleriaren osasuna eta ongizatea hobetzeko ikuspuntu nagusiak onartu eta inplementatu dituzte.

Europa Health2020 helburua lortzeko bidean da: gaixotasun kardiobaskularrek eragindako heriotza goiztiarrak, kantzerrak, diabeteak eta arnasketa-gaixotasun kronikoak urtero %1,5 gutxitzea, 2020ra iritsi arte.  Alkohol eta tabakoaren kontsumoa eta  gehiegizko pisua eta obesitatea dira oraindik ere osasun arazo ohikoenak; munduko ratio altuenak ditugu alkohol eta tabako kontsumoan. OMEk dio gehiegizko pisua eta obesitatea gora egiten ari direla estatu guztietan.

Osasunaren determinante sozialak neurtzen dituzten adierazleetan  (umeen hilkortasuna, bizi itxaropena, genero berdintasuna eskolaratze maila eta langabezia)  emaitza altuenak eta baxuenak dituzten  herrialdeen arteko desberdintasuna geroz eta txikiagoa da, eta datuen arabera are txikiagoak izango dira etorkizunean.

 

HEALTH2020EKO BALIOAK
Health2020 estrategiarekin bat egitean herrialde guztiek “berdintasuna, egonkortasuna, kalitatea, gardentasuna, erantzukizuna, genero berdintasuna, duintasuna eta erabakietan parte hartzeko eskubidea” bezalako baloreak osasun publikoaren erdigunean jarri zituzten.

Baloreetan oinarritutako ikuspuntu honek pertsonetan oinarritutako osasun sistemen alde egiten du, osasuna bizitza osoan zehar sustatzen du eta denontzako osasun-ekitatea lortzearen alde lan egiten du. Aldaketa honek, nahi eta nahiez, ohiko metodoak edo metodo tradizionalak, kuantitatiboak kolokan jarri ditu, osasun-informazioaren errutinak edo informazioa jasotzeko inkestak; esperientzia subjektiboak jasotzeko gai ez direnak.

OMEko kideek onartu dute Health2020aren inplementazioaren argazki osoa izateko, eta osasunarekin lotutako garapen jasangarriko helburuen inguruko informazio zabala eman ahal izateko ezinbestekoa dela enfoke edo ikuspuntu aldaketa bat. Helburu horrekin, OME Health 2020eko baloreak aztertzen eta kontzeptu klabeak priorizatzen hasi da; hauen inguruan ebaluazio eta komunikazio estrategia kuantitatiboak eta kualitatiboak garatzeko.

 

EUROPARAKO OSASUN-INFORMAZIO BATERATU ETA INTEROPERABLE BATZUK IZATEKO IKUSPEGIA DEFINITU.
Osasun publiko eraginkor bat izateko gakoa Informazio zehatz eta fidagarria izatea da, osasun estaldura unibertsalaren alde lan egiten duena.

Osasunaren inguruko informazio egoki eta zehatza eman ahal izateko elkarrekin lan egiten duten elementuak hiru dira:

  1. Osasunaren inguruko informazioa: Erabakiak hartzetik hasten da, osasun –informazio sistema sendo eta fidagarri bat du oinarri, baina osasunetik haratago doazen arloetako informazioa ere biltzen dute, teknologiarekin erlazionatutakoa gehienbat.
  2. Osasunaren inguruko ikerketa: gaur egun ez da eraginkorra, eta horregatik hasi da OME zenbait herrialderi beren osasun sistemak ebaluatzeko  laguntza eskaintzen ; tokian tokiko erabakiak hartzeko lagungarri izango diren ebidentziak sortzeko estrategia nazionalak garatzen laguntzen die, eta hala, egiten diren esku-hartzeak optimizatzen dira.
  3. Ezagutzen transmisioa: Bada plataforma bat osasunaren inguruko informazioa koordinatzeko, ikerketa eta ezagutzen transmisiorako, baina ez da nahikoa; ekintza plan bat eta herrialdeen arteko harreman estuagoa beharrezkoak dira, politiken garapenerako ebidentzien erabilera sendotu behar da.

 

ONDORIOAK
Health2020 katalizatzaile bat izan da: Osasun mentalaren ikuspegian paradigma aldaketa bat eragin du; osasunaren  testuinguru kulturala sartu du OMEn eta europan osasun publikoaren  inguruan egiten zen lana indartu du; osasunaren eta ongizatearen neurketari pisu berezia emanez; heriotza, gaixotasun eta desgaitasun kopuruen neurketari eman beharrean.

Ekitate falta murrizteko sistema informatiko sendo batez izateaz gain, lortutako informazioa eta ebidentziak  erabiltzen hasi behar dira politikak diseinatzeko garaian.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatuko duzu.