Europar Batasunak ziurtatu duenez Eusko Jaurlaritza da Espainiako Estatuko gobernu onena eta Europako hamargarren hoberena

indice_europeo_calidad.jpg

2018.eko uztailak 27

Goteborgeko Unibertsitateak Gobernu Kalitatearen Europako Indizea landu du Europar Batasunaren (EB) eskariz. Bertan, eskualde- eta nazio-mailako gobernuen kalitate instituzionala, zerbitzu publikoen prestazioen inpartzialtasuna eta korrupzio-maila balioztatu dira. Indize horretan, Europako aurrenetako lekuen artean dago Euskadi.

Goteborgeko Unibertsitateko Gobernu Kalitaterako Erakundea kalitate instituzionalaren adierazle bakarra da, eskualde-mailan, Europar Batasunean. Kalitate instituzionala dimentsio anitzak biltzen dituen kontzeptua da, alderdi hauetan datzana: zerbitzu publikoen prestazioaren inpartzialtasun eta kalitatea handia eta korrupzio-maila baxua. EQIren helburua da batez besteko herritarrek korrupzioarekiko dituzten pertzepzioak eta esperientziak jasotzea, eta bizi diren eskualdeko zerbitzu publikoen inpartzialtasuna eta kalitatea haientzat zenbateraino diren onak jakitea.

Kalitateari eta korrupzioari buruzko ataletan, Espainiako Estatua osatzen duten 17 autonomia-erkidegoetatik, kalitate handiena eta korrupzio-maila baxuena duen erkidegoa da Euskadi. Inpartzialtasunari dagokionez, bigarren inpartzialena, Kantabriaren atzetik.

Europa mailan, iparraldeko herrialdeak dira balorazio onena jaso dutenak; hala ere, Euskadi hamargarren postuan da, Austria eta Irlanda bezalako herrialdeetatik oso gertu.

Gardentasun instituzionalari buruzko datuek bultzada bat adierazten dute instituzioen izen ona lantzeko, kasu honetan Euskadik atzerriko inbertsioak erakartzeko eta munduko beste leku batzuekin loturak izateko. Gainera, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia kokatzen dira Espainiako Estatuko instituzio gardenen artean.