Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

"Equally Well" Gaixotasun mental larriak dituzten pertsonek jasaten dituzten osasun-desberdintasunei aurre egiten

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Ekimena

Hiru erakundeen bultzadarekin (Osasun Mentalerako Zentroa, Kaleidoscope Health eta Cuidar y Repensar la Salud Mental) sortu da ekimen hau; 20 erakunde profesionaletik gora, irabazi-asmorik gabeko hainbat erakunde, instituzioak eta Britainiako osasun zerbitzuak (NHS, Mediku elkargoa, edo Brinainia Handiko Psikiatren elkargoa, esaterako)  ere lagun izan dituztela. Helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen arreta hobetu eta osasunaren promozio eta arretan berdintasuna lortu eta sustatzea da.

Helburua

Proiektuaren jomugen artean ondorengoak ditugu:

  • Britainia Handian, desoreka mental larriak dituzten pertsonen bizi-itxaropena luzatzea. Egun, eskizofrenia diagnosia duten pertsonek gorabehera mentalik ez dutenek baino 15-20 urte gutxiagoko bizi itxaropena dute.
  • Desoreka mentala duten pertsonei eragiten dien heriotza goiztiarrari aurre egitea. Osasun fisiko eskasak, diabetea, bihotzeko gaixotasunak, kantzerra edo tabakismoarekin lotura izaten du sarritan.

Jatorria eta aurrekariak

Equally Well ekimena Zelanda Berrian sortu zen, non lehen ekintza kolboratzailea sustatu zen (100 erakunde baino gehiagok parte hartu zuten ekintza hartan), gaixotasun mentalak eta adikzioak dituzten pertsonek pairatu behar izaten dituzten bidegabekeriei aurre egin eta bere osasun fisikoa hobetzeko. 2017an  Gaixotasun mentala edo adikzioak dituzten pertsonen osasun fisikoa ekimenaren inguruko informe eguneratu bat argitaratu zen (“The physical health of people with mental health conditions and/or addiction”, December 2017).

Erresuma batuan, ekimena 2018an bultzatu zen, “Fakultate mediku errealen akademiak (Farmazia eta erizaintzako hainbat elkargorekin batera) garatutako txosten baten argitalpenaren ondoren, txostenaren izenburua “ Gaixotasun mental larriak dituzten pertsona helduen osasun fisikoa hobetuz: oinarrizko ekintzak (Improving the physical health of adults with severe mental illness: essential actions, 2016) zen.

Dokumentu honek gaixotasun mentalak dituzten pertsonen osasun fisikoan hobekuntza jasangarri bat lortzeko beharrezkoak diren aldaketak aipatzen zituen, Erresuma Batuko zenbait tokitan ematen diren Jardunbide Egokiak identifikatu eta aldaketa sustatzen zuen. Era berean, txosten honetan berrikuntza era arrakastatsu batean sustatzeko eta Jardunbide Egoki horiek herrialde osoan zehar zabaltzeko ezinbestekoa den Koordinazaioaren beharra ere aipatzen da.

Equally Well Australian ere martxan da, 2017ko Uztailetik, estatu guztien babesarekin, Oinarriko Osasun Arretako sareen oniritziarekin, eta Gaixotasun mental larriak dituzten pertsonen osasun fisikoa hobetzearen alde lan egiten duten erakunde profesionalenarekin

 

Euskal Autonomi Erkidegoan

2012tik Bizkaiko Osasun Mentaleko sareak  zerbitzu komunitarioetan arreta jasotzen duten eta desoreka mental larria (DML) pairatzen duten pertsonei lotutako patología medikuen antzemate eta jarraipenerako programa asistentzial bat du; geroago ONDO BIZI programa piskohezitzailearekin indartu zena.

Aipatutako programa asistentzial honen helburu nagusiak patologia organikoak goiz antzematea, lehen mailako arretarekin koordinazioa erraztea eta zaintzen integrazioa dira.

Programa beraren barruan ohitura higieniko-dietetikoen inguruko datuak jasotzen dira, jarduera fisikoa, praktika arriskutsuak eta analisiak, dena zerbitzu komunitarioetan arreta jasotzen duten eta DML sufritzen dituzten pertsona hauek izan ditzaketen arrisku potentzialak antzemateko. Pertsona hauengan beste patologia batzuk garaiz atzemateak Lehen maialko arretara deribatzea errazten du, bertan  tratamendua jasotzeko. Patologia hauen jarraipena era koordinatuan egiten dute Lehen Maialako arretak eta espezializatuak, edo Osasun Sare Mentalak.

Era berean, bizimodu osasuntsu bat sustatu asmoz, ONDO BIZI programak (indibiduala edo taldekoa) osasun fisikorako hezkuntza elementuak eta beren osasunari zuzenean eragiten dieten eta aldagarriak diren aldagaiekin batera lantzen dira (obesitatea, tabakismoa, hipertentsioa, etab). Helburua DML duen pertsona batek bere gaixotasuna kudeatzen lagunduko dioten ezagutzak lortzea da; DML duen pertsonaren zein familiaren indarguneak, baliabideak, trebetasunak indartzea bere egoerari aurre egiteko, ber-erorketa bat ekidin eta bere osasun eta ongizateari laguntzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Erresuma batuko Osasun Mentalerako Zentroan  topatuko dituzu.