Doktoretza Euskal Ikasketen Nevadako Unibertsitatean, Renon
2018.eko irailak 27
Renon den Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Tutoretza programak eskaintzen die humanitate- eta gizarte-zientzietako ikasleei aukera Euskal Ikasketetan Doktoretza izateko, baina antropologia, kanpoko hizkuntzak eta literaturak, geografia, zientzia politikoa edo historia nabarmenduta. Hots, lortuko den titulua Euskal Ikasketetan izango da, baina area berezi horietako bati buruzko espezializazioarekin.
Euskal Ikasketen Zentroak gomendatzen die eskatzaileei harremanetan jartzea Zentroaren zuzendariarekin, Xabier Irujo; haien ikerketa proiektuaz hitz egiteko berarekin eta Tesiaren zuzendaria izateko.
Hautagaiei eskatzen zaizkien baldintzen artean ezinbestekoa da testuak euskaraz irakurtzeko gai izatea. Hautagaiek hitzaldia eman behar dute. Hitzaldiak nolabaiteko ekarpena egin behar du haiek ikertu duten ezaguera eremuan. Hitzaldia onartuta egon eta gero, Epaimahai baten aurrean defendatu behar izango dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Tutorial (ingelesez).