Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotzaren perfila Espainian: "Ekintza boluntarioa 2017 urtean. Boluntariotzaren inguruan Espainiako biztanleriaren akatsak eta iritziak"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Espainiako Boluntariotza Plataformako Boluntariotza Behatokia (“PVE” deritzonak) 2017 urtean egindako bi inkesten ondorioak argitaratu ditu. Inkestek balio izan dute Espainiako biztanleriaren aldetik informazioa lortzeko ondorengo gaiez: Gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetza maila ezagutzeko eta bereziki boluntariotza datuak.

Metodologia

  • 2017ko ekainean egindako inkestak erakutsi du tipologia anitza dagoela Gobernuz kanpoko erakundeekiko (GKE) lankidetzaren inguruan. Aurreko urteetako (2014-2016) azterketen arabera, hiru lankidetza mota definitzen ziren: a) ekarpen ekonomikoak, b) boluntariotza lanak eta c) aurreko biak batera. 2017 urteko inkestan lankidetza aukerak zabaldu egiten dira: a) izaera asoziatiboa (erakunde batetako kide diren pertsonak), b) gauzazko donazioak (arropa, elikagaiak, odola eta abar), c) soilik donazio ekonomikoak eta d) boluntariotza.

Datuek azaltzen dute, guztiz beharrezkoa dela boluntariotzaren gizarte kontzeptuan sakontzea. Jasotako informazioaren arabera tipologia berriarekin boluntariotza indizeak behera egingo luke. Boluntariotza Behatokiaren iritziz arrazoia tipologia berriak duen eraginean dago, izan ere, boluntariotza kontzepturako hobeto definitutako entitatea lortzen da.

  • 2017 urteko inkestak , berriro ere lankidetza tipologia sinplifikatzen du, ondorengo helburuarekin: boluntariotza indizeak beheranzko joerarekin jarraitzen duen konprobatzea. Halaber, boluntariotzaren gizarte kontzeptuarekin erlazionatutako hiru galdera sartu ziren, ondorengoekin alderatuz: asoziazionismoa, donazio ekonomikoa zein gauzazkoa eta elkarrekiko laguntza.

 

Zifra batzuk  

  • 2017 urteko inkestaren arabera, 18 urtez gorako biztanleriaren % 37k GKEekin lankidetzan aritzen da. Perfil orokorra: emakumeak eta 35 urtetik gorako pertsonak.
  • Lankidetza ekonomikoa egonkor mantentzen da % 33 inguruan, nahiz eta boluntariotzaren beherakada ( 2016ko ekaineko datua % 9,3 eta 2017ko urriko datua % 8,5)
  • GKE bateko bazkidea den pertsonen portzentajea bataz bestekoa baino altuagoa da ondorengoen artean: pentsioa kobratzen dute (% 23,2), lana dute (% 18.6). ikasketa maila altua dute (% 25,7), estatus sozio ekonomiko altua edo ertain-altua dute (% 22,8) eta 200.000 biztanle baino gehiagoko hirietan bizi dira (% 17,3).
  • Donazio eta boluntariotza arteko desberdintasunei dagokionez, gizonek (% 52,2) argiago dute kontzeptu bien arteko desberdintasunak. Berdina gertatzen da 35 eta 64 adin taldean (% 57,5) dudenen artean: lanean ari direnak (% 60,3), ikasketa maila altua dutenak (% 68,3), estatus sozio ekonomiko altua edo ertain-altua dutenak (% 61) eta 200.000 biztanle baino gehiagoko hirietan bizi direnak (% 56,9).
  • Donazio ekonomikoei dagokionez, pertsona gehienak ematen duten diru kopurua; hilean (% 47,6) 100 baino gutxiago da. Donazio ekonomikoak egiten dituzten pertsonen ezaugarriak: etxeetan 1 edo 2 pertsona bizi dira, ordaindutako lana edo pentsioa dute, ikasketa maila altukoak eta hiri ertain edo handietan bizitzea.

 

Ondorioak

  • 2017 urteko ekaina eta irailean burututako inkestak dira txostenaren zifrak aurkezteko erabili den iturria. Zifrez gain, txostenak balorean jartzen du boluntariotza eta boluntariotzaren potentziala. Dena den, txostenean argi azaltzen da ideia batzuk kualifikatzeko beharrizana alegia: gizarteak zer uste du boluntariotza dela, laguntzeko erak eta parte hartze soziala.

Informazio honi buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu "Ekintza boluntarioa 2017 urtean. Boluntariotzaren inguruan Espainiako biztanleriaren akatsak eta iritziak" txostena.