Biscay Bay Startup Campus, ekintzailetza ospatzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Urriaren 1etik 7ra Bilbon Biscay Bay Startup Campus-en lehen edizioa burutuko da. Bileraren antolatzaileak  Zitek,  EHU, Walden startupa eta Bilbao Valley elkarteak antolatu dute ekintzailetzaren euskal eszena ospatzeko eta inspiratu, saritu, hazi eta hemengo startup pnenak konektatzeko gune bat eskaintzeko. Sarrerak salgai daude. 

Biscay Bay Startup Campus "ekintzaileen komunitateak komunitatearentzat berarentzat sortutako" ekitaldia da antolatzaileen arabera. Lehenengo 3 egunetan speed networking doaneko saioak egongo dira industriei buruz; hurrengoak, ordaindu beharrekoak, 24 orduz izango dira  -3 egun eta 2 gau- eta haien barruan egongo dira trebatzeko lantegiak, hitzaldiak eta speed mentoring saioak sektore bakoitzeko profesionalekin, musika eta dibertsioaz gain.