BioCultura Bilbo azoka hasi da bertako kontsumo ekologikoa handitzeko helburuarekin

biocultura1.jpg

2018.eko irailak 28

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, BioCultura Bilbo azokaren 5. edizioa inauguratu du gaur goizean. Azoka bertako kontsumo ekologikoa handitzeko helburuarekin ospatuko da.

Gaurtik igandera arte, BioCultura Bilbo profesional eta kontsumitzaileen arteko topagunea izango da. Aurten 263 erakuslek parte hartuko dute Bilbao Exhibition Center-en, erdia elikadura ekologikoko enpresak dira eta 14.000 produktu ekologiko ziurtagiriarekin aurkeztuko dituzte.