Artolazabal Lanbidek Santurtzin dituen bulegoetan, Euskal Enplegu Zerbitzuan ekindako hobekuntza-prozesuaren barruan

16_05_18_Lanbide_Santurtzi_(7).JPG

2018.eko maiatzak 16

 

Santurtzi, 18 05 16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Lanbidek Santurtzin dituen bulegoak bisitatu ditu, eta Euskal Enplegu Zerbitzuak ekindako hobekuntza-prozesuaren barruan herritarrei eskainitako enplegurako, prestakuntzarako eta arretarako orientazio-lanaren gaineko interesa erakutsi du. Sailburuarekin batera, topaketan, Lanbide-Santurtziko arduradunekin batera, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Néstor Arana Lanbideko azpiegituren eta baliabideen arduradunak hartu dute parte