Osasun Saila

Arabako Unibertsitate Ospitalean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren Osakidetzak jokabide protokoloa abiarazi du

2018.eko maiatzak 31

Osakidetzak Euskadiko Tuberkulosi Programan ezarritako jokabide protokoloa abiarazi du Arabako Unibertsitate Ospitaleko Haur Jaioberrien Unitatean ingresatuta egon zen haurtxo baten jaiotzatiko tuberkulosia antzeman ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eta Osakidetzak jada protokoloan ezarritako prebentzio neurriak abian jarri dituzte eta kontaktuen azterketari hasiera eman diote. Datozen egunetan paziente eta profesionalek hitzordu izango dute jokabide protokoloan aurreikusitako probak egiteko.

Horrela, lehenengo eta behin, jokabide protokolo honi jarraiki 95 haur horien gurasoak informatuko dira hartuko diren neurrien inguruan, baita haurrak artatu zituzten Pediatriako profesionalak ere. Bestalde, hau guztiaren informazioa Osakidetzako Aholku Sanitarioaren telefonoan ere jaso dezakete: 900203050.

Bestalde, Prebentzio zerbitzuak Osasun eta Segurtasun batzordea deitu du erakundeko langileei beharrezko duten informazio guztia errazteko. Halaber beharrezko neurriak ezarriko dizkie arriskuan egon litezkeen guztiei.

Gogorarazi behar da Tuberkulosia desagerrarazi ez den gaixotasuna dela -Euskadin 229 kasu erregistratu ziren 2017an 100.000 biztanleko 10,5 kasu- baina egun tratamendu egoki batez osatu daitekeela. Aire bidez kutsatzen da eztul egitean edo hitzegitean, oro har, trasmisioa suertatzeko denbora luzez elkarbitza intimoa egon behar du. Tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpoko baldintzekiko. Beraz, ez da beharrezkoa inolako jardunik osasun-etxeko instalazioen gainean, eta ospitaleak erabateko normaltasunez jarrai dezake jardunean.

Hori dela eta herritarrei lasaitasun mezua helarazi nahi diogu, izan ere beharrezko diren prebentzio neurri guztiak martxan baititugu eta aldez aurretik eskertu nahi dugu deituko diren paziente eta profesionalen laguntza.

Osasun Sailetik eta Osakidetzatik neurri berriak hartu behar izanez gero, puntualki egoeraren berri emango da.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maitzaren 31a