Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akonpainamendu soziala. Eraldatzen duten harremanak eraikitzen.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Bizkaiko Hirugarren sektorearen behatokiko taldeak ( aurrerantzean HSB) “Akonpainamendu soziala. Eraldatzen duten harremanak eraikiz” izeneko txostena argitaratu du.  Akonpainamenduaren kontzeptua, sektoreko ikuspuntutik berrikustea helburu duen dokumentua.

 Bizkaiko HSBk antolatutako izen bereko mintegian jasotako ekarpenak oinarri hartuta, testuak lan-espazio (worldcafe, tailerak, elkarrizketak..) ezberdinetan landu ziren gaiak jaso nahi ditu; akonpainamenduaren kontzeptuan eta praktikan sakontzeko antolatu ziren espazioetan jasotakoak.

Dokumentuak ikerketan parte hartu duten pertsonen esperientziak biltzen ditu; nola akonpainamendua jaso dutenenak, zeinak momentu txarretan jaso duten laguntzaz mintza diren; hala  akonpainamendua eman dutenenak. Azken hauek pertsonen bizitzako esperientzia esanguratsu modura definitzen dute akonpainamendua. Testigantza hauetatik jaso diren ondorioak, benetan interesgarriak, dokumentu honetan bildu dira.

 

Testua ordea, ez da esperientzi ezberdinen laburpen soin bat, oinarri teoriko garrantzitsua ere badu; akonpainamendu soziala definitzeko ezinbestekoa den oinarri teorikoa.Hala, muga batzuk ezartzen ditu, akonpainamendua zer den eta zer ez den deginitzeko, akonpainamendua nork egin dezakeen, etab. Hauek denak kontuan hartuta akonpainamenduaren definizio bat ematen du “praktika intentzionala, nahitakoa, eskuhartze sozialaren esparrura mugatzen dena eta terminoaren alderdi filosofikoaren eta praktikoaren artean, edo interbentzio modeloaren eta metodología konkretuaren arteko oreka  islatzen duena”. Definizio hau zenbait adituren iritzirekin zehaztu eta zabaltzen da.

 

Akonpainamendua zer den argitu ondoren, ikerketa, honen praktikan kontzentratzen da eta nola egin behar den azaltzen saiatzen da; zein erreminta erabili behar diren, zein elementu hartu behar diren kontuan ( akonpainamendua eman eta jasotzearen prozesu moduan ulertzea, egunerokotasunean laguntzea, pertsonen arteko lotura harreman neurtzeko erabiltzea, etab).

 

Horren ostean  elementuen eboluzioan eta “akonpainamendu” kontzeptuan sartzen da, kontzeptuak zer norabidetan eboluzionatuko duen edo eboluzionatzen ari den ikusteko. Horretarako ezinbestekoa da zailtasun eta arriskuak ezagutzea (formakuntza falta, baldintza eta muga pertsonalak) eta baita etorkizuneko erronkak ere: zaintza sustatu eta akonpainamendua ematen duten horiek bere burua zaintzea, akonpainamenduak egiteko taldeak sortzea, akonpainamendua egiten duten pertsonei laguntzea, sarean lan egitea, etab.

 

Amaitzeko proposamen batzuk aurkezten ditu dokumentuak, ikerketan zehar, akonpainamendu soziala hobetzeko  jasotako iradokizunak .

Testu osoa eskuragarri dago gure web atarian, esteka honetan klik eginda.