54,4 milloi inbertituko dira finantza-mailan jasangarriak diren jardunak egiteko

2018.eko urriak 17

  • Eusko Jaurlaritzak Estatuko Aurrekontu Orokorren 116. Xedapen Gehigarriari heldu dio, ezarritako betekizunak betetzen baititu
  • Ekintzek zeharkako eragina dute, hainbat eremu hartzen baitituzte eraginpean (Osasuna, Hezkuntza, Garapen Ekonomikoa, Ingurumena eta Garraioa)

Pedro Azpiazu sailburuak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak Ogasun Ministerioaren adostasuna lortu du finantza-mailan jasangarriak diren eta gastu-arauan konputatuko ez duten inbertsio berriak –54,4 milioi eurokoak– egiteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren 116. Xedapen Gehigarriari jarraikiz.

Hori guztia aurreko ekitaldia aurrekontu-superabitarekin amaitu zelako, berankortasunari buruzko araudia eta zor publikoaren inguruko helburua bete direlako eta 2018rako superabita aurreikusi delako lortu ahal izan da.

 ZEHARKAKO ERAGINA

Jardunak hainbat arlotan egingo dira. Adibidez, garraioan, tren-unitate berriak egingo dira, eraginkorragoak eta zerbitzua hobetzeko aukera emango dutenak (22 M); osasunean, goi-teknologiako ospitale- eta erradiologia-ekipamenduak eskuratuko dira (15,3 M); garapen ekonomikoan, Eskuzaitzetaren urbanizazioak (Donostian) industria-erabilera eta baliabideen sorkuntza ahalbidetuko du etorkizunean (7,7 M); hezkuntzan, LHrako ekipamendu berriak egingo dira (5,2M); eta ingurumenean, uraren kalitatea hobetzeko, uholdeak saihesteko eta airearen kalitatea kontrolatzeko ekintzak egingo dira (4,3 M).

Inbertsio hauek Gobernu Kontseilutik laister pasatuko ditugu.