2018ko Euskal Merkataritzako Sariak.

Argitalpen-data: 

Agindu honen xedea da Euskal merkataritzako sariak deitu eta arautzea. Sari horien bidez, merkataritzari, sektore gisa, eta sektore horrek egindako ekarpenari (ekonomikoa, soziala eta lurralde-orekakoa) eskerrak emateko, merkataritza-esparruan garrantzitsuak diren eta, besteak beste, ondoren adierazitako bertuteengatik nabarmendu diren bost pertsona fisiko edo juridiko saritzen dira: egin duten ibilbideagatik, berrikuntzarako duten gaitasunagatik, ekintzailetzagatik edota beste hainbat enpresarekin batera lan egiteagatik, beren eta kokatuta dauden tokiko inguruaren dinamizazioaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten sinergiak lortzeko.