Osasun Saila

133.000 euskaldunek baino gehiagok beren medikazioa beste autonomia- erkidego batzuetako botiketan hartu dute Euskadiko txartel elektroniko elkarreragingarriaren lehen sei hilabetean

2018.eko abuztuak 07

Botiken 283.000 banaketa baino gehiago egin dira, gehienak Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Valentziako Erkidegoan, Errioxan eta Galizian.

Era berean, euskal farmazietan 22.300 medikamentu eman zaizkie beste autonomia-erkidego batzuetako 10.500 pazienteri

 

Abian jarri zenetik, pasa den urtarrilaren 12an, Euskadin errezeta elektroniko elkarreragingarriaren sistema, guztira 133.151 euskaldunek beren medikazioa sistema honetan dauden beste autonomia-erkidego batzuetako botiketan hartu dute; guztiak daude sistema honen barruan, Madril, Kataluniako zati bat eta Ceuta eta Melilla  autonomia-hiriak izan ezik.

Horrela, euskal e-rezeta elkarreragingarri horren lehen sei hilabetean, 283.777 medikamentu baino gehiago eman zaizkie euskaldunei, 15 autonomia-erkidegotako botiketako bulegoetan. Gaztela eta Leon izan da medikamentu gehien banatu duen autonomia-erkidegoa, 92.351, gero Kantabria (48.914), Valentziako Erkidegoa (42.777), Errioxa (26.329) eta Galizia (23.113). Euskal herritarrek ere e-rezeta elkarreragingarria erabili dute, Andaluzian, Aragoin, Asturiasen, Kanarietan, Gaztela-Mantxan, Kataluniako zati batean, Extremaduran, Balear Uharteetan, Murtzian eta Nafarroan.

Bestalde, euskal botikek elkarreragingarritasun sistema duten autonomia-erkidego horietako 10.504 pazienteri eman diete arreta, eta, guztira, 22.314 medikamentu banatu dituzte: 4.563 Araban, 11.524 Bizkaian eta 6.227 Gipuzkoan. Euskadin medikazioa hartu duten paziente guztietatik, gehienak Gaztela Leongoak izan dira (2.577), Nafarroakoak gero (1.674) eta, ondoren, Kantabriakoak (1.371).

Errezeta Elektronikoaren hedapena Euskadiko Osasun Sisteman 2013ko abenduan amaitu zen, eta, aurtengo uztailean, 157 milioi eta erdi banaketa egin dira.       

Erkidegoen artean elkarreragingarritasun-sistema ezarri denez, atxikitako autonomia-erkidegoetako edozein farmazia-bulegotan hartu daiteke medikazioa, banako osasun-txartela aurkeztuz.

E-rezeta elkarreragingarria erabiltzaileentzako segurtasun- eta erosotasun-plusa da, eta eskuragarritasuna, etekina eta eraginkortasuna ditu nabarmen. Aipatu behar da, gainera, hura ezarri zenetik egun arte, normaltasun osoz eta gorabehera nabarmenik gabe dabilela. Hori dela eta, martxan daraman denbora laburrean, ia erabat ari da paperezko errezeta bazter uzten.

                                                                   

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 7a