Zabaldu da izena emateko epea Ekonomiari eta Fiskalitateari buruzko hezkuntza moduloan interesa duten ikastetxeentzat

2017.eko irailak 13

-      DBH 4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua 2017-2018 ikasturtean zehar.

 

-      Programak kontzientziazio fiskal handiagoa lortu nahi du, eta iruzur fiskalaren prebentzioa adin txikietatik.

 

-      Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako gizarte- eta zerga-moduluak 190.000 eurotik gorako inbertsioa du.

 

Zabaldu da izena emateko epea Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak lagundutako zerga-hezkuntzari buruzko programa bateratura atxiki nahi duten Euskadiko ikastetxe guztientzat.

 

Datorren urriaren 10era arte, 2017/2018 ikasturtean zehar gizarte- eta zerga-unitate didaktiko berrira atxiki nahi duten ikastetxeek beren hezkuntza-elkartearen bidez egin dezakete lehentasunez.

 

Programaren ikasle hartzaileak DBHko 4. mailakoak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoak izango dira, ikastetxe bakoitzaren aukeran.

 

Ekimen hau Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan dago, prebentziozko estrategiak garatzeko, adin txiki batetik kontzientziazio fiskal handiago baten sustapenean oinarritutakoak, hezkuntza-ingurunean.

 

Atxikipena borondatezkoa da. Gehienez Euskadiko 150 ikastetxe kalkulatu dira 2017-2018 ikasturtean zehar, baina proiektuak jarraitzeko asmoa du eta helburua da datozen urteetan ahalik eta estaldura-maila handiena lortzea.

 

Informazio gehiago lortzeko:

 

http://www.euskadi.eus/informazioa/hezkuntza-ogasuna/web01-a2ogazer/eu/

 

 

Vitoria-Gasteiz,  13 de septiembre de 2017ko irailaren 13an