Unitate didaktiko ekonomiko eta tributario bat ezartzeko zerbitzu-kontratatuaren lizitazioa abian da

EUSKADI-zergak.jpg

2017.eko uztailak 28

Unitate didaktiko ekonomiko eta tributario bat ezartzeko zerbitzu-kontratuaren lizitazioa abian da

 

 

 

EHAAn publikatu da zerbitzu kontratuaren iragarkia.

 

Eskaintzak aurkezteko epea 2017ko irailak 1ean amaitzen da.

 

 

Ekimena, iruzur fiskalaren kontrako borrokarako plan bateratuan oinarritzen da.

Bai Foru Aldundiek bai Eusko Jaurlaritzak apustu egiten dute konpromisozko jarrrerak hartzearen alde, zergen balio soziala eta gastu publikoarekin duten lotura azpimarratuz. Zentzu horretan, instituzioek lanean dihardute iruzurraren aurkako eta zerga-betebeharrak borondatez betetzearen aldeko kontzientziazioan, gazteen populazioan enfasi berezia jarriz. Horrek bere isla du aipatutako unitate didaktikoan eta, izan ere, 190.000€-ko inbertsioa egingo dute xede horretarako.

Kontratazioaren esleipenaren baldintzak 2017ko uztailak 20eko EHAAn argitaratuak daude.