UNESCOren txostenaren aurkezpena "Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea"
2017.eko azaroak 22
UNESCO Etxeak, UNESCOk osatu duen Munduko Hezkuntzaren Jarraipen Txostena (GEM Txostena, 2017) aurkeztu du gaur goizez, Gasteizen burutu den jardunaldian. Jardunaldian parte hartzaile izan dira Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea, Nieves Fernandez, UNESCO Etxearen presidenteordea, eta Rosa Vidarte, txostenaren ikerketa eta prestaketa taldeko kidea.
Hezkuntzaren arloan kontuak ematea: gure konpromisoak betetzea izenburupean, nazioarteko komunitateak hezkuntzaren arloan Garapen Iraunkorrerako 4. Helburua (GIH) lortzearren hartutako konpromisoan zer aurrerapauso eman diren aztertzen du UNESCOren txosten honek.
Erantzukizuna hezkuntzan ere badu aztergai, eta analizatzen du kontuak emateko zer mekanismo diren eraginkorrenak eta zer faktore politiko, ekonomiko eta sozialek eragiten duten kontu emate horrek behar bezala funtzionatu edo porrot egiteko. Zenbait gomendio ematen ditu, hezkuntza-zerbitzu eraginkorrago, efizienteago eta ekitatiboagoak emateari buruz. Era berean, kontuak emateko hainbat mekanismo ere aztertzen ditu txostenak, gobernuak, ikastetxeak, irakasleak, gurasoak, nazioarteko komunitateak nahiz sektore pribatua hezkuntza inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko euren ekinean arduratsuago izan daitezen erabiltzen diren mekanismoak.
Txosten honen inguruko informazio zehatzagoa behar izanez gero, egin klik hemen.