Segurtasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren doluminak eta elkartasuna helarazi dizkio Kataluniako Gobernuari
2017.eko abuztuak 17
Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren doluminak eta elkartasuna helarazi dizkio Joaquim Forn Herrizaingo kontseilariari, eta laguntza eskaini dio behar duten edozertarako.
Era berean, Segurtasun Saila eta Ertzaintzako arduradun gorenak Bartzelonako gertakarien etengabeko jarraipena egiten ari dira, eta Ertzaintzako unitate guztiei gogorarazi diete alerta 4 egoeran gaudela eta finkatutako segurtasun-neurriak hartu behar dituztela. Segurtasuneko sailburuak eta sailburuordeak eta Ertzaintzaren arduradun gorenak bihar bilduko dira, Bartzelonatik iristen diren informazioen ondoriozko egoera aztertzeko.