San José sailburua Uribarrik ikastetxeko gazteekin biltzen da

2017-10-04_VISITA_CENTRO_EDUCATIVO_URIBARRI.jpg

2017.eko urriak 04

Uribarri ikastetxeko gazteak bisitatu ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako
sailburu María Jesús San Josék, ikastetxearen hamargarren urteurrena ospatzeko
ekitaldiak direla eta.

Uribarri zentroak 16 plaza ditu eta gazte-justiziako zentroen sareko kide da. Sareak helburu bikoitza du:

-  Askatasunaz gabetzeko neurriak betetzea, Euskal Herriko adingabeen epaitegiek egindutakoak.

-  Horietan harrera egin zaien pertsonei arreta integrala ematea, eta hezkuntza-interbentzioa eskaintzea, honela bideratua: normalizazioa, garapen pertsonala eta helduarorako igarobidea, era autonomo batean molda daitezen.

Bere helburua lortzeko, zentroak profesionalen talde bat du kualifikazio-maila tekniko handikoa eta esperientziaduna nerabeekin lanean, baita instalazio eta egitura bereziak ere, helburu horretarako propio diseinatuak eta hornituak.