Martuteneko El Pilar etxetaldeko oinezkoentzako pasabideak saria jaso du

Nueva_pasarela_del_Pilar_en_Martutene.jpg

2017.eko ekainak 28

  • Egitura Hormigoiaren Elkarte Zientifiko Teknikoak (ACHE, gazteleraz)  eman du saria, elkartearen VII Kongresuan, iragan astean: egitura-hormigoiaren esparruan emandako aurrerabideak  eta azterlanak ezagutzera ematen dituen foroa
  • Halaber, hiru urtean behin egiten den nazioarteko Footbridge awards 2017 sarietako finalera heldu da. Finala irailean, Berlinen.

Vitoria-Gasteiz. 2017.06.28. DonostiakoMartuteneko El Pilar etxetaldeko oinezkoentzako pasabideak saria jaso du Egitura Hormigoiaren Elkarte Zientifiko Teknikoaren (ACHE, gazteleraz)  VII kongresuan iragan astean, A Coruñan, iragan astean.  VII Kongresu horretan eraikuntza eta ingenieritza zibilaren alorrean, egitura-hormigoiaren erabileran emandako aurrerabide eta azterlanak ezagutzera ematen dira. Sariak aintzat hartu du pasabidearen diseinu liraina eta kokatzen den ingurunearen topografian txertatzeko era. Saria URAri eman diote lana bultzatzeagatik; ANTA ingeniaritzari proiektua egiteagatik; eta Defensa Inundaciones Urumea aldi baterako enpresa-elkarteari, kontratista gisa.

Halaber, hiru urtean behin, Erresuma Batuko Bridge Design & Engineering aldizkariak antolatzen duen nazioarteko Footbridge awards 2017 sarietarako aukeratua izan da, tamaina ertaineko mailan; Londres, Copenhague, Amberes eta Brandenburgoko Rathenow hirietako beste lau pasabiderekin batera.

Hiru urtean behineko topaketa horrek xede du saritzea eta ezagutzera ematea aurreko hiru urteetan hoberen diseinatu eta berriztatu diren oinezkoentzako pasabideak; baita txirrindulariei bide egin dieten pasabideak ere. Hartara, diseinatzaile, paisajista edota eraikitzaileak biltzen dira bertan, ideia eta ikuspuntuak partekatzeko, egindakoaz ikasi eta aurrera egiteko. Oraingo honetan, finala  Berlinen egingo da, irailean.

Pasabidearen ordezkatzea  Urumean, Martuteneko tartean,  uholdeei aurre egiteko lanen lehen fasearen mugarri garrantzitsuenetako bat izan da. Estribo sendotan eta ibilgu erdian jarritako habe batean oinarritutako bi baok osatzen zuten izen bereko aurreko pasabidea. Baina ibai ibilgua zabaldutakoan, pasabidea ordezkatu egin zen zabalera berriarekin bat  egin zezan, ibilguan oinarririk jarri barik, eta ur-goraldien emari oparoenak ere azpitik arazo barik jariatzen uzteko.